Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (4. 2014)

Información

Tipo de actuación
Txapelketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2014-11-15
Extensión
Herrialde mailakoa
Sitio web
http://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/xilaba

Descripción

Oinarriak
Silabaz Xilaba
Pittaka egiten duen euria omen da emankorrena lurrarentzat; ez asteetako idortea, hitzen agortea, oroitzapenen ahanztura, eta kolpeko uharra ere ez, egun bateko betekada, arrakastaren sukarra. Laugarrenak ez du lehenaren distirarik edo bigarrenaren xarmarik, baina bidean goazlea erran nahi du, hasi ginela eta ez dugula etsi, urraska aitzina ari garela, emeki baina segurki. Silabaz silaba bertsoa osatu arte.

Eta bide horretan ez gara bakarrik. Herria (hizki larriz hasia) eraikitzeko bide hori aspaldi abiatu zuten, besteak beste, herrietako (tipiz) kultur elkarteek. Aurten ere elkarte horien bidelagun izan nahi dugu, beren ondoan joatearen epela sentitu eta urrats bat gehitu Herri honen ibiliari, gure maneran, silaba bat erantsiz bertsoari.

Baitakigu txapelketa antolatzea urrats bat baizik ez dela, bidearen zati bat, euskara Herriarena eta bertsoa euskararena bezala. Lehia bertsolaritzaren pizgarri da une hauetan, bertsozaletasunaren bultzatzaile eta bertsogintzaren legami, bertso-eskolen animatzaile eta bertsolarien akuilu. Ongi baliatzen jakin behar den tresna, hori bai, baina baitezpadako osagai, bidean ibiltari izatearen harrotasuna ematen diguna.

Gu bide horretan ez gara errexki akituko. Bidelagun ditugun elkarteek iraun duten bezala, lekukoa belaunaldiz-belaunaldi pasatuz eta epe laburreko izpiekin itsutu gabe, guk ere iraunen dugu, egiten dugunarekin gozatzen dugulako, bertso bakoitza plazer bat delako guretzat. Eta Herri honengan sinesten dugulako.

Goza dezagun denek, goxa gaitezen !
Historia
>> Sarrera

Izen eta itzal handiko bertsulariak eman ditu Ipar Euskal Herriak; Piarres Topet "Etxahün", Fernando Aire "Xalbador" eta Martin Treku "Mattin", bertzeak bertze. Izen handiak ukan eta bertsularitza biziki antzinatik bizi eta landu izan bada ere, Baxenabarreko eta Xiberoko garapen ekonomiko eskasak eragin emigrazioaren karietarat, euskararen iraupena kordokoan da, erran gabe doa bertsularitzarena.

Azken urteetan egin indarrak esperantzari ideki dizkio ateak. Bertsularitza bide egiten ari da, batik bat euskararen berreskuratzea hedatzen ari den guneetan oinarriturik, hots, erakaskuntza arautuan eta helduen euskalduntzean. Ikusi Bertsolaritzaren Mapan herrialde bakoitzaren egoera: Xiberoa, Lapurdi eta Baxenavarre.

>> Historia

Bertsularien Lagunak elkartea 1980an sortu zen, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan bertsularitza bizirik atxiki eta sustatzeko xedearekin.

Urteak iragan ahala, bertsularitzari erakaskuntzan lekua egiten entseatu da, batez ere 1998-99 ikasturteaz geroz. Zaletasunaren azkartzearekin bertsu eskola berriak sortu dira. Egun 31 bertsu eskola dira hiru lurraldeetan; 24 Lapurdin, 5 Baxenabarren eta 2 Xiberoan.

1998az geroztik Hiru Lurraldeetako bertsu saioen kopurua ainitz emendatu da: 1998an 33 saio, 1999an 75 saio, 2000an 90 saio, 2004ean 92 saio. 2008an ospatu zen lehen XILABA Xapelketa.

Estructura

  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (4. 2014) Kanporaketa
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (4. 2014) Finalerdia
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (4. 2014) Finala
Actuaciones
2014-10-04 Muskildi Txapelketa
2014-10-11 Senpere Txapelketa
2014-10-18 Aiherra Txapelketa
2014-10-26 Larresoro Txapelketa
2014-11-02 Aiziritze Txapelketa
2014-11-15 Baiona Txapelketa
Sailkapena
Sustrai Colina: 816.50
Maddalen Arzallus: 763.00
Odei Barroso: 457.50
Eneritz Zabaleta: 449.00
Xumai Murua: 437.00
Ramuntxo Christy: 435.00

Campeón/a
Colina, Sustrai
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas