Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Europa bat-batean (2015-2016)

Información

Tipo de actuación
Kulturarteko topaketa
Fecha comienzo
2015-09-25
Fecha final
2016-07-16
Extensión
Nazioarte mailakoa

Participantes

Organizadores
Donostia 2016. Europako Kultur Hiriburua
Mintzola Ahozko Lantegia

Descripción

Oinarriak
Europa bat-batean Mintzola Fundazioak DSS2016EU fundazioarekin elkarlanean antolatutako egitasmoa da.

Badira hogei urte bertsolariek nazioartera salto egin eta kantu inprobisatua duten beste kulturetako inprobisatzaileekin abestu eta topaketak egiten dituztela. 2003an egin zen Donostian, lehenengo aldiz, Ahozko inprobisazioa munduan izeneko nazioarteko topaketa Bertsozale Elkarteak antolatuta. Lau kontinente eta hamaika herritako kideak etorri ziren gurera. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta bat-batekoari buruzko kontzientzia hartzeko pizgarri izan zen. Harrezkeroztik, bertsolariek atzerrian hainbat jardunalditan parte hartu izan duten arren, ez da gurean besterik antolatu.

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuko testuingurua bat-bateko kantua ezagutzera emateko abagune ederra dela iritzita, DSS2016EU eta Mintzola Fundazioak elkarlanean, Europako hainbat ordezkari gonbidatu ditugu EUROPA BAT-BATEAN izenburupean 2016ko uztailaren 9tik 16ra Donostian gauzatuko den kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketara. Bertaratuko diren ordezkarien artean, besteak beste, sardiniarrak, kurduak, galiziarrak, kanariarrak, katalanak, galestarrak, austriarrak eta poloniarrak izango ditugu.

Topaketa horren harira antolatu dira 2015eko udazkenean, Leongo eta Bartzelonako jardunaldiak. 2016ko apirilaren erdialdera, gainera, hainbat girotze saio egingo dira Euskal Herrian barna.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas