Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Información
- Tipo de actuación
- Txapelketa
- Lugar
- Bizkaia
- Fecha comienzo
- 2016-04-10
- Fecha final
- 2016-12-17
- Extensión
- Bizkaia
- Extensión
- Herrialde mailakoa
- Sitio web
- https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2016
Participantes
- Organizadores
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Grupo organizador
- Participantes
- Grupo de Conductor/as
Anzorandia, Idoia Arizmendiarreta, Maider Arnaiz, Ane Berriozabal, Maite Enbeita, Zihara Juaristi, Itxaro Larrinaga, Olatz Mandaluniz, Bernardo Olabarria, Begoñe Olabarria, Belate Ugalde, Amaia - Jueces
- Secretario/a
Basterretxea, Miren Itziar Juaristi, Itxaro - Campeón/a
Lekue, Etxahun
Descripción
- Oinarriak
- Hainbat helbururekin jaio da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Baina badira batzuk lehentasunezko helburutzat jo direnak:
-Bertsogintzaren oinarria finkatu eta garatzea.
-- Bertsolariei euren bertsokeran garatzeko aukera eman gura die Txapelketak. Bertsogintzan jauzia ematea.
-- Txapelketak baliagarria izan behar du bertsolariei plazak eskaintzeko: leku, bertsokide eta entzule desberdinak edukitzeko.
-- Txapelketak ematen duen indarraldia aprobetxatu, aurrera begira ere baliagarria izan dadin.
-- Bertsozaleak erakartzea.
-- Talde teknikoak hobetu eta sendotzea.
-Txapelketarekin komunitate euskaldunari eta euskal kulturgintzari ekarpena egin nahi zaio: euskarazko sorkuntza kalitatezkoa eta eredugarria.
-Txapelketa jendarte anitzaren isla izateko ahalegina ere egingo da: genero, maila sozioekonomiko, adin, ideologia eta jatorri denak islatuta egongo diren Txapelketa antolatzeko ahalegina egingo du Elkarteak.
-Bizkaiko bertsolaritza azaleratzea.
-Bertsozale Elkartearen lana jendarteratzea.
Orain arte eskualdeko txapelketetatik sailkatzen ziren bertsolariak Bizkaiko Txapelketara. Aurten, eskualde bakoitzak bere ekimena antolatu du, eta izaera propioa hartu dute txapelketa horiek. Hori dela eta, fase bat gehitu zaio Bizkaiko Txapelketari: Udabarriko Fasea.
56 bertsolarik eman dute izena lehenengo fasean. Aipatu behar da eskualde guztietatik daudela ordezkariak, eta urte askotan parte hartu duten bertsolariak eta lehenengoz parte hartuko dutenak ere badaudela.
Kanporaketak:
Udabarriko Fasetik sailkatutako bertsolariek jarraituko dute Txapelketan aurrera. Eta horiei, Bizkaiko Txapelketaren finalean inoiz kantatu duten bertsolariak batuko zaizkie, 30 bertsolarik guztira. Hauek eman dute izena: Beñat Ugartetxea Ostolaza, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Miren Amuriza Plaza, Peio Ormazabal Villanueva.
Finalaurrekoak:
Kanporaketetatik sailkatutako bertsolariak arituko dira, eta horiei, 2014an finalista izan zirenak batuko zaizkie. Hauek dira horietatik izena eman dutenak: Etxahun Lekue Etxebarria, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Xabat Galletebeitia Abaroa.
Finala:
Finalaurrekoetatik sailkatutakoek osatuko dute.
Estructura
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016) Udabarriko kanporaketak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016) Udazkaneko kanporaketak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016) Finalaurrekoak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016) Finala
- Actuaciones
- Sailkapena
- 1. Etxahun Lekue 930.00
2. Xabat Galletebeitia 893.50
3. Jone Uria 549.50
4. Onintza Enbeita 538.00
5. Ibon Ajuriagojeaskoa 535.50
6. Nerea Ibarzabal 534.00
7. Miren Amuriza 531.50
8. Beñat Ugartetxea 510.50
Bertsolari gazteenaren saria Nerea Ibarzabal Salegirentzako izan da. - Campeón/a
Lekue, Etxahun