Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Nerea Ibarzabal

Datos personales

Nombre
Ibarzabal, Nerea
Nombre y apellidos completos
Ibarzabal Salegi, Nerea
Nacimiento
1994 Markina-Xemein + Markina-Xemein < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Profesor/a de bertsolaritza
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2017 (finalaurreak); 2022 (finalista).
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2012; 2014; 2016 eta 2018 (finalista); 2021 eta 2023 (Txapelduna).
Lea-Artibaiko Txapelketa (Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketa): 2012; 2014 (Txapelduna).
Bizkaiko Taltekako Txapelketa: 2017 eta 2022 (Txapelduna, "Akerbeltzen antxumak" taldean).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2006, 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2012 (finalista).
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2006, 2007 eta 2008 (Txapelduna, 14 urte arte); 2011 eta 2012 (Txapelduna, 15-18 urte)
BBK saria (taldeka): 2008 eta 2009 (txapeldunordea, 18 urte arte, Lea-Artibai taldean); 2010 eta 2011 (Txapelduna, 18-urte arte, Lea-Aribai taldean); 2012 (txapeldunordea, 19-24 urte, Lea-Artibai taldean); 2014 eta 2015 (Txapelduna, 19-24 urte, Lea-Artinai taldean).
Plazatik Gaztetxera: 2012 (Txapelduna, Xabat Galletebeitiarekin).
Osinalde saria (Gabiria): 2013 (Txapelduna).
Abra saria (Algorta-Getxo): 2013 (Txapelduna).
Berritxu saria (Berriatua): 2013 (txapeldunordea).
Osinberde saria (Zaldibia): 2013 (txapeldunordea).
Xenpelar saria (Errenteria): 2014 (Txapelduna).
Erniarraiz saria: 2014 (txapeldunordea).
Mikel Laboa saria (Donostia): 2015 (Txapelduna).
Udazkeneko Zapi Janztea (Zaldibia): 2021 (Zapiduna).
Akerbeltz saria (Markina-Xemein): 2023 eta 2024 (Txapelduna).
Zortziko Txikia saria (Mallabia): 2024 eta 2025 (Txapelduna).

Datos biográficos

Biografía
Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1994ko martxoaren 9an. Bost urte zituela Etxebarrira (Bizkaia) etxaldatu ziren gurasoak eta, hemen bizpahiru urte bizitu ondoren, behin betikoz, aita Jose Ramon Ibarzabalen jaiotetxera, Markina-Xemeingo (Bizkaia) Ituarte auzoko Iketza baserrira. Markina-Xemeinen egin zituen oinarrizko ikasketak, Berakruz Ikastolan, eta batxiler ikasketak, Lea Artibai Institutuan; ondoren, kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako fakultatean, Bilbon.

Bertsogintzan ardaztua du bere bizibidea, idazletzarekin ardaztuta: 2022an argitaratu du bere lehen liburua, "Bar Gloria". Ikasketak amaitu ondorengo urtetan bertsolaritza, kazetaritza eta sormena uztartu ditu: bertso irakaskuntzan jarduna da Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen hezkuntza programaren baitan (2016-2018); kazetaritza alorrean ez du jarduera jarraiturik nahi izan, baina iritzi eta artikulungintzan lankidetza asko egin du aldi eta hedabide desberdinetan: Bizkaiako Hitza, Gaur 8, Berria, Argia, Euskadi Irratia, Bertsolari aldizkaria, ... 2016an, Txakur Gorria sormen kolektibo enpresa eratu zuen Mariñe Arbeo Astigarraga, Malen Amenabar Larrañagar eta Ane Labaka Mayozekin batera (2016-2021); autosorkuntza, autoedizio eta autoekoizpen proiektuak garatzeko ez ezik ikusentzunezko proiektuen gidoigintzan jarduteko aukera eman zion horrek.

Bertsozalea du oso ama, Josefina Salegi, eta honek kutxatu zion zaletasuna kantu eta jolasen bidez. Gero, Juanjo Respaldizarekin hasi zen ikastolan bertsoa lantzen eta, ondoren, Iratxe Ibarrarekin Markina-Xemeingo bertso-eskolan; hemen egin zuen topo Aixa Intsausti, Xabat Galletebeitia, Gorka Ostolaza eta abarrekin, eta sakontzen jarraitu zuen bertsoarekiko harremana.

Garaiko bertsolari ia guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Txapelketan urreratu zen plazara. Askotan irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta aldi horretako Euskaro Herriko Eskolartekoan parte hartzeko aukera eman dio. Era berean, Bertsolari gazteentzat sariketeta ugari jokatu du eta askotan bildu du sari nagusia (Abra, Osinalde, Xenpelar,...) eta sarritan ibili da hurbil.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2012an kantatu du lehenengoz; 2014an Lea-Artibai eskualdeko txapelduna izan da, eta bigarrenez parte hartu du lurraldeko txapelketan; gero, finalista izan da 2016an eta 2018an, eta Txapelduna hurrengo bi edizioetan, 2021an eta 2023an; ez du parte hartu 2025ekoan.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, 2017an kantatu du lehenengoz, finalaurrekoetara helduz; 2022an, bigarren parte-hartzean, finalera heldu da.

Ibilbide horrek eta ohiko plazetan egiten duen lanak erreferentziazko bertsolarien taldean kokatu du. Bat bateko bertsogintzara lotu du bere ibilbidea ia osoki, baina abesti letragile gisan ere ari da bere ekarpena egiten.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2006)

Publicaciones

Argitaratutako liburuak
Nerea Ibarzabal; Eneko Sagardoi. Nora zoaz? Buruz buru. (Lanku, 2018)
Argitaratutako grabazioak
Orbainen azpian. Bihotzez Elkartea. Mendi berri bat guztiontzat. Bizipoza Elkartea, 2020.
Hor gaude. Neomak. Herri Urrats, 2024
Elkar aurkitu. Magala. Haize arrosa. Baga biga musika ideiak, 2025
Otsaila. Festina lente. Eñaut Elorrieta. Elkar, 2026
Beste argitalpenak
Bar Gloria (eleberria). Susa, 2022.
Ekoizpen oharrak
Txakur Gorria sormen kolektiborako proiektuan, hainbat argitalpenaz gain, gidoigintza landu du: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020), Kartzela web serieko gidoigile (ETB1), Atera Kontuak (ETB1, 2018), ...

Marramiau Taldea eratu zuten lagun bertsolari eta musikari batzuen artean bertso musikatuak taularatzeko, aurrez prestatuak zein bat-batekoak . Bertsolariak: Manu Goiogana, Oier Aizpurua eta Nerea Ibartzabal; musikariak: Jokin Pinatxo, Joannes Jauregi eta Goizane IRigoien. Urtebete-edo izan zuen egitasmoak (2013-2014).

"Buruz Buru" proiektuaren baitan, "Nora zoaz?" liburuxka hondu zuen Eneko Sagardoirekin elkarlanean (Lanku, 2018). Gero, testu honetan oinarrituta, "Betiko gaua" izeneko laburmetraia ekoiztu zen (Sumendi filmak, 2023), Eneko Sagardoik zuzenduta.