Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Plazatik Gaztetxera (16. 2018)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Fecha comienzo
2018-04-05
Fecha final
2018-04-28
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Oinarriak
Urtebeteko geldialdiaren ondoren, badator berriz ere Plazatik Gaztetxera bere XVI. edizioan. Apirilaren 5ean emango diogu hasiera txapelketari Oñatin. Azken urteetako ohiturari jarraituz, beste behin zazpi saio izango dira baina aurten banakako txapelketa izango da berriz ere, bertsolari askoren urteko plaza bakarretakoa denez ariketa gehiagotan aritzeko aukera izan dezaten. Guztira, 24 bertsolarik hartuko dute parte aurtengoan eta Deba, Soraluze, Ondarru, Eibar, Itziar, Zestoa eta Oñatiko gaztetxeetan jokatuko da.

Gure helburuak hasiera batean jarri zirenak izaten jarraitzen dute. Urterik urteko lanarekin gure herrietako zein Euskal Herriko plaza gutxi dituzten bertsolari gazteei kantatzeko aukera eman nahi diegu, eta era berean, bertsoa gazteengana gerturatu. Hau guztia aurrera atera ahal izateko, zazpi gazte asanbladetako kideok elkarlanean dihardugu, txapelketari berari forma bateratu bat eman nahian.

Txapelketak, hiru fase edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa burutuko dira, eta kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute. Saio bakoitzetik hiru bertsolari sailkatuko dira finalerdietara, sailkatuak epaimahaiak erabakiko ditu. Bigarren fasean bi finalerdi izango dira. Horietako bakoitzean seina bertsolari. Kanporaketetako logika mantenduko dugu eta modu berean aukeratuko dira finalera pasako direnak, alegia, saio bakoitzeko hiru.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da 20:30 aldera, Finala izan ezik. Finala, 18:00etan hasiko da, aurretik bertso poteoa eta bazkaria egongo da 15:00tan.

EGIN BEHARREKO LANAK:

Ariketan honakoak izango dira:
1. fasea
-Zortziko handian 3na bertso (binaka)
-Zortziko txikian 3na bertso (binaka)
-Koplatan 4na kopla(hirunaka)
-Hitz bati bertso bat errimak emanda (binaka)
-Hamarreko txikian 3na bertso (binaka)

2. fasea
-Zortziko handian 3na bertso (binaka)
-Zortziko txikian 3na bertso (binaka)
- 2na puntu erantzun
-Koplatan 4na kopla(hirunaka)
-Bakarka bina zortziko handi

Finala
-Zortziko handian 3na bertso (binaka)
-Zortziko txikian 3na bertso (binaka)
- 2na puntu erantzun
- Puntutan Irudi bati 4na bertso osatu arte (binaka)
-Hamarreko txikian 3na bertso (binaka)

BURUZ BURU
-Segidilla 4 puntuka denbora mugatu batez
-Seiko motzean 3na bertso (binaka)
-Kartzelakoa, bakarka 3 bertso

JARRAIPENA EGITEKO

www.topatu.info gazte komunikazio proiektuarekin elkarlanean jarraipen berezia egin ahalko zaio txapelketari. Oraindik jarraipen formatua zein izango den zehaztu gabe dago.

Horrez gain, www.bertsoa.eus euskarri digitalean kanporaketetako bertsoaldi hautatuak egongo dira ikus eta entzungai, herri bakoitzak grabatzea erabakitzen badu behintzat.

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas