Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Señora Sariketa (1. 2021)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Fecha comienzo
2021-04-17
Fecha final
2021-05-08
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Oinarriak
Hamalau emakume bertsolarik hartuko dute parte Aramaion eta Mutrikun egingo diren kanporaketetan eta maiatzaren 8an Lesakan egingo den finalean.

Finala: Aramaio eta Mutrikuko saioetatik bina bertsolari sailkatuko dira finalera eta bertan kantuan arituko diren beste bi bertsolariak finalera zuzenean sailkatuta daude dagoeneko señora izateagatik, baina nor diren ez dugu jakingo eguna iristen den arte.

Epaileak publikotik hautatuak izango dira.

Ekimen hau zenbait emakume bertsolarik eta bertsozale feministek antolatu dute tokiko herri eragile eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean. Sariketaren helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta hauek plazan duten presentzia areagotzea da.
Umorea tresna nagusi gisa erabiliz, señora izaerari aldarri egingo zaio. Kontzeptu lausoa baita señora izatea, zehazten zaila, baina, aldi berean, guztiok ulertzeko gai garena. Andre zaharrarekin, bakardadearekin edo ausardiarekin lotua. Maiz gutxietsia edo epaitua, baina desiratua ere bai batzuetan. Horrela, belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean pauso bat gehiago ematea da asmoa.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas