Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Señora Sariketa (1. 2021)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Sariketa
- Hasiera data
- 2021-04-17
- Bukaera data
- 2021-05-08
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Parte hartzaileak
- Talde antolatzailea
Arregi Markuleta, Maider Iturriotz Etxaniz, Amaia Mugerza, Udane Pagola, Eli Txoperena, Maddi Ane Zuazubiskar Iñarra, Ane - Parte-hartzaileak
- Gai-jartzaile taldea
Berriozabal, Maite Larretxea, Ainhoa Urien, Ainhoa - Txapelduna
Agirre, Amaia
Deskribapena
- Oinarriak
- Hamalau emakume bertsolarik hartuko dute parte Aramaion eta Mutrikun egingo diren kanporaketetan eta maiatzaren 8an Lesakan egingo den finalean.
Finala: Aramaio eta Mutrikuko saioetatik bina bertsolari sailkatuko dira finalera eta bertan kantuan arituko diren beste bi bertsolariak finalera zuzenean sailkatuta daude dagoeneko señora izateagatik, baina nor diren ez dugu jakingo eguna iristen den arte.
Epaileak publikotik hautatuak izango dira.
Ekimen hau zenbait emakume bertsolarik eta bertsozale feministek antolatu dute tokiko herri eragile eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean. Sariketaren helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta hauek plazan duten presentzia areagotzea da.
Umorea tresna nagusi gisa erabiliz, señora izaerari aldarri egingo zaio. Kontzeptu lausoa baita señora izatea, zehazten zaila, baina, aldi berean, guztiok ulertzeko gai garena. Andre zaharrarekin, bakardadearekin edo ausardiarekin lotua. Maiz gutxietsia edo epaitua, baina desiratua ere bai batzuetan. Horrela, belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean pauso bat gehiago ematea da asmoa.