Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Argi Baltza Sariketa (1. 2021)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Fecha comienzo
2021-06-06
Fecha final
2021-06-27
Extensión
Bizkaia
Extensión
Herrialde mailakoa

Descripción

Oinarriak

JON LOPATEGIRI OMENALDIA

Duela hiru urte hil zan Jon Lopategi. Gure eskualdean bertsolari lez eredu nabarmena izateaz aparte, Euskal Herriko bertsolaritzaren transmisinoan zutarri garrantzitsu izan zan. Ikastolen Elkarteko proiektuaren hastapenetan parte aktibo lez eragin eta ikastetxeetara bertsolaritza ekarri eban, hainbat gazte oholtzara bultzatuz. Bere uztako izen esanguratsu bi Igor Elortza eta Unai Iturriaga dira edo gerora beste kultur esparru batzuk esploratu dabezan Ander Lipus, Leire Bilbao eta abar. Eskoletan bertso zaletasuna elikatu eta sariketa zein txapelketetara eroaten ebazan bertsolari gazteak. Horretan erreferente izanik, omenaldi edarra begitandu iaku bere omenez gazte sariketa bat antolatzea. Are gehiago, berau Busturialdean ospatu eta finala Bermeon izatea, kostako herri honen presentzia samurtasunez gordetzen ebalako Jonek, bertan egindako behar esanguratsuaren seinale.

BALTZA zan ezizenez bera eta guk, erreleboa hartuta, geugan sentitzen dogu bertsoaren transmisinoari eusten dautson eta Lopategiren orduko intentzinotik egungo sasoira piztuta heldu dan ARGIA.

GAZTEEN PLAZARATZEA

Bizkaian bertan zein Euskal Herri mailan, azken urteetan, agerian geratu da adin gazteko bertsolari asko dagoala panoraman eta bertsotan egiteko aukerak urriak dirala. Azpimarratu beharra dago Bertsozale Elkarteak arazo honen aurrean egin dauan behar agerikoa, adin tarte horreetan alternatibak sortu eta bidea erraztuz. Halan eta be, oraindik badago beharrizana egoera hobetze aldera pausoak emoteko eta autogestinoarena eragiteko modu egokia dala irizten dautso Lilibertsok. Gainera, kontutan hartuta pandemiak kulturgintzan eduki dauan eragin bortitza, gazteen plaza eza are gehiago kaltetu da. Beraz, Lilibertsotik, erantzun bat emon gurean, Elkarteak hasitako laguntzaren bide horreri aletxoa gehitzea izan da asmoa. Horretarako 18 urtetik 30 urtera arteko gazteengan ipini dogu enfasia.


AZALPEN TEKNIKOAK

Bizkaiko esparruan Baltzak egindako beharra parte hartzaileen lurraldekotasunean irudikatuta agertzea gura izan dogu. Horregatik, Bizkaiko eskualde danak hartzen dauzan bertsolari taldea izango da kantuan arituko dana. Hiru kanporaketak osatuko dabe I. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketea. Hirurak Busturialdeko herri ezbardinetan ospatuko doguz. Lehenengoa Muxikan izango da, bigarrena Gautegiz-Arteagan eta azkena Ajangizen. Covid 19aren egoeraren aurrean, ezinbestekoa begitandu iaku neurri danak zaintzea eta horretarako protokolo bat abiaraztea. Gainera, frontoietan egingo dira hiru saioak, pandemiak galazo leikezan baliabideak aztertu ostean leku egokienak diralakoan. Sei bertsolari arituko dira kanporaketa bakotzean eta honakoak dira osatu beharko dabezan ariketak: 8ko Handiko ofizioa/ 8ko Txikiko ofizioa/ Kartzelan puntu erantzun bi/ Kartzelan bakarkako gaia. Saio bakotzeko bertsolari onena automatikoki igaroko da finalera eta beste sailkatuak puntuazinoz, seiko finala osatu arte. Bermeon ospatuko da finala.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas