Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)

Información

Tipo de actuación
Txapelketa
Fecha comienzo
2024-01-28
Fecha final
2024-03-16
Extensión
Araba
Extensión
Herrialde mailakoa
Sitio web
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa

Descripción

Oinarriak
Arabako Bertsogintzaren bidea

Beste berrogei urtean

Berrogei urte beteko dira lehenengo Arabako Bertsolari Txapelketa egin zela. 1984an, Gasteiz Irratiak 50 urte egiten zituelako aitzakian, beste kultur ekitaldiren artean, antolatu zen bertso lehia. Urte eta erdi lehenago, Abel Enbeitaren gidaritzapean, sortua zen Gasteizko bertso eskola kide batzuek hala eskatuta. Hain denbora laburrean, Lantzale elkartean lehenik eta Txusta tabernan geroago, betetako eltzea sutan jarri beharra zegoen, beraz. Ez dakit salda lodirik egin zuen, baina ahalegina hor zegoen. Gazteak ginen artean, eta oso berde. Ausardia handia eta ezjakintasuna handiagoa. Hamaika estuasun izan genuen bertsoak osatzen. Hala ere, hamasei “bertsolarik” hartu genuen parte Amurrio eta Aramaion egindako saioetan. Gasteizko Florida antzokian (gaur egungo zinema aretoetan) finala ekainaren 10ean. Txapelduna Jon Isasi “Txinotxu” eta bigarren Xabier Ormaetxea “Txerren”. Gaijartzaile lanetan Abel bera aritu zen. Epaile lanetan, berriz, garai hartako euskal kulturako pertsona nabarmenak aritu ziren: Mikel Mendizabal, Eusebio Osa, Jose Ramon Etxebarria eta Karlos Ibarzabal. Hainbat urtetan epaile lanetan ibili ondoren, askotan pentsatu izan dut zer arraio puntuatuko ote zuten guk botatakotik. Irudimena ere beharko zuten maiz kantatutakoa ulertzeko.

Eta berrogei urte beranduago, zer? Hasteko partaide kopurua bikoiztu da. 24 bertsolarik parte hartu dute urrian kanporaketa fasean. Horietatik hamahiruk egin dute aurrera 2022ko finalistekin batera final laurdenetan parte hartzeko. Euskarak, apurka bada ere, aurrera egin du Araban eta horrekin batera, ezin bestela, bertsolaritzak. Gaur egungo bertsolari gazteek, lehengo bertso eskolez gainera, Lehen Hezkuntzan landu dute bertsolaritza, eremu formalean, Bertsozale Elkartearen eskutik. Baina eremu ez-formala ere ezinbestekoa da bertsolari egingo badira, euskal hiztun bihurtzen ditu bertsolaritzak eta ahozko jardunak bertsolari. Bat-bateko teknikaz gainera, euskara ere aberasten dute bertso jardunean. Aukerak sortu beharko dira bertso saioak gauzatuz gazte hauentzat. Bakarkako saioek bezainbeste lagun dezakete taldekako jarduerek; Kuadrilla artekoa bide egokia da gazteak plazaratzeko, bertsolariek konfiantza hartzeko. Horretarako aurretik ari diren bertsolarien laguntza beharrezkoa da. Gazte eta ez hain gazteek elkarrekin jardutea garrantzitsua da denontzat, beharrezkoa. Denak aterako dira irabazian. Horrek periferiako ekosistema elikatuko du, txikitasunak sendotasuna emango dio gure bertsolaritzari, indarra eman aurrera egiteko. Horren guztiaren gidaritza hartu beharko du Arabako Bertsozale Elkarteak kide guztion laguntzarekin gure aipamenak iraun dezan beste berrogei urtean.

Patxi Aizpurua Garaialde

Estructura

  • Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024) Kanporaketak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024) Final Laurdenak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024) Finalerdiak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024) Finala
Actuaciones
2024-01-14 Baranbio Prentsaurrekoa
2024-01-28 Izarra Txapelketa
2024-02-04 Oion Txapelketa
2024-02-11 Laudio Txapelketa
2024-02-24 Aramaio Txapelketa
2024-03-02 Dulantzi Txapelketa
2024-03-13 Gasteiz Prentsaurrekoa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Campeón/a
Arrizubieta, Aroa
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas