Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Txirristaka Bertso-Paper Lehiaketa (5. 2026. Mendaro)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Mendaro
Fecha comienzo
2026-03-23
Fecha final
2026-05-22
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-05-22
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
https://www.mendaro.eus/eu/-/v.txirristaka-saria-bertsopaper-lehiaketa-

Participantes

Organizadores
In Leike Aisialdi Eta Kultur Elkartea
Mendaroko Udala

Descripción

Oinarriak
Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa sustatzeko helburuarekin V. Txirristaka Bertsopaper Saria antolatu dugu Mendaroko Inleike Elkarteak eta Udalak elkarlanean.

Hiru kategoria izango ditu: A, B eta C. Edizio honetan gaia librea izango da. Euskaraz idatzi beharko dira, neurri eta doinu librean.

A kategoria 2012an edo ondoren jaiotakoentzat izango da, eta Debabarrenekoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Gutxienez bi bertso eta gehienez lau osatu beharko dituzte.

B kategorian, berriz, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek (biak barne) parte hartu ahal izango dute, eta lau bertso gutxienez eta gehienez zortzi sortu beharko dituzte. Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute. Azken bi edizioetan kategoria honetan lan gutxi jaso genituen tamalez. Kopuru horiek handitzea dugu helburu eta horregatik 15 eta 18 urte bitarteko gazteak parte hartzera animatu nahiko genituzke bereziki.

C kategorian, azkenik, 2007an eta lehenago jaiotakoek parte hartuko dute eta elkarrekin nolabaiteko batasuna duten 8-12 bertso osatu beharko dituzte. B sailean bezala, Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute hemen ere.

Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko ditugu: 100 eta 50 euroko kultura bono bi A kategorian; 200 eta 150 euroko bi sari B kategorian; eta 1.000 eta 500 euroko beste bi C kategorian.

Lanak aurkezteko epea 2026eko martxoaren 23tik maiatzaren 22ra (biak barne) bitartekoa izango da.

Sari-banaketa 2026ko ekainaren 19an egingo da.

Zehaztasun gehiago : https://www.mendaro.eus/eu/-/v.txirristaka-saria-bertsopaper-lehiaketa-
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas