Periodical Performances - View details To know more about this section
Txirristaka Bertso-Paper Lehiaketa (5. 2026. Mendaro)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Mendaro
- Beginning date
- 2026-03-23
- Final date
- 2026-05-22
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2026-05-22
- Extension
- Basque Country
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
- Website
- https://www.mendaro.eus/eu/-/v.txirristaka-saria-bertsopaper-lehiaketa-
Participants
- Organizers
In Leike Aisialdi Eta Kultur Elkartea Mendaroko Udala
Description
- Oinarriak
- V. TXIRRISTAKA SARIA (BERTSOPAPER LEHIAKETA) n parte hartu nahi duzuen guztioi, ohar hau helarazten dizuegu:
Zuen lanak web gunearen bidez bidaltzeko arazo informatikoak ditugu. Konpontzen saiatu bagara ere, oraingoz ezin izan dugu. Hortaz, zuen lanak bidaltzeko beste bi bide bat proposatu nahi dizkizuegu:
1. POSTA ORDINARIOZ:
Oinarrietan jasotzen den bezala,
Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da:
– Txirristaka saria
- Kategoria (dagokion kategoria adierazi)
- Lanaren izenburua (bertsopaperaren izenburua adierazi)
Gutun-azal horren barnean, batetik pertso papera bera sartuko da, izenburua eta doinua adierazita, beste daturik gabe. Bestetik, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean bertso paperaren izenburua idatzita eramango duena, eta horren barnealdean, orri bat, egilearen datu hauek adierazita: izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, horiek guztiak bertsopaperaren egileari dagozkionak. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izango da lehiaketan onartu.
2. E- MAILEZ
Kasu honetan, e-mailez kultura@mendaro.eus-era bidali ditzakezu zuen lanak. Horretarako, arauak ondorengoak dira:
Bi dokumentu egin behar dira eta biak email berdinean bidali:
Dokumentu batean: Lanaren izenburua (bertsopaperaren izenburua adierazi) eta aurkezten den lana.
Bigarren dokumentu batean: Datuak; - Kategoria
- Lanaren izenburua eta doinua
- Egilearen datuak: -Izena eta bi abizen
-Jaiotze-data
-Helbidea
-Telefonoa eta helbide elektronikoa,.
Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa sustatzeko helburuarekin V. Txirristaka Bertsopaper Saria antolatu dugu Mendaroko Inleike Elkarteak eta Udalak elkarlanean.
Hiru kategoria izango ditu: A, B eta C. Edizio honetan gaia librea izango da. Euskaraz idatzi beharko dira, neurri eta doinu librean.
A kategoria 2012an edo ondoren jaiotakoentzat izango da, eta Debabarrenekoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Gutxienez bi bertso eta gehienez lau osatu beharko dituzte.
B kategorian, berriz, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek (biak barne) parte hartu ahal izango dute, eta lau bertso gutxienez eta gehienez zortzi sortu beharko dituzte. Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute. Azken bi edizioetan kategoria honetan lan gutxi jaso genituen tamalez. Kopuru horiek handitzea dugu helburu eta horregatik 15 eta 18 urte bitarteko gazteak parte hartzera animatu nahiko genituzke bereziki.
C kategorian, azkenik, 2007an eta lehenago jaiotakoek parte hartuko dute eta elkarrekin nolabaiteko batasuna duten 8-12 bertso osatu beharko dituzte. B sailean bezala, Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute hemen ere.
Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko ditugu: 100 eta 50 euroko kultura bono bi A kategorian; 200 eta 150 euroko bi sari B kategorian; eta 1.000 eta 500 euroko beste bi C kategorian.
Lanak aurkezteko epea 2026eko martxoaren 23tik maiatzaren 22ra (biak barne) bitartekoa izango da.
Sari-banaketa 2026ko ekainaren 19an egingo da.
Zehaztasun gehiago : https://www.mendaro.eus/eu/-/v.txirristaka-saria-bertsopaper-lehiaketa-
