Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hernandorena Saria (16. 2026)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Fecha comienzo
2026-04-18
Fecha final
2026-04-18
Extensión
Euskal Herria
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Oinarriak
Hernandorena sariketa Ipar Euskal Herrian bi urtez behin jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa bat da.
Teodoro Hernandorena Barandiaran(1898-1994), sortzez zizurkildarra, Donibane Lohitzunera etorri zen 1936ko gerlaren ondotik. Euskal herritar politikari eta kulturgilea izan zen. Bidasoaz bestaldean ziharduen gisan, gure hiru herrialdeetan ere kulturgintzaren eremuan segitu zuen lanean eta saiakera handia egin zuen bertsularitzaren sustapenean. Bera izan zen, besteak beste, Mattin Treku eta Fernando Aire “Xalbador” bertsulariak Euskal Herriko plazetara atera zituena.


Haren omenez, Euskal Herri guziko bertsulari gazteak gomitatuz antolatzen dugun sariketari Hernandorena izena eman genion. Lehen edizioa orain hogei urte egin zen eta ordutik ez du etenik izan.
Gazte Xilabako ibilbidetik plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren 25 urte arteko gazteei, beren burua ezagutarazteko parada ematea da xedea, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagoka batean.
Aurtengo edizioan 12 bertsolari gaztek hartuko dute parte

Lehen sailkapen saioa apirilaren 18an izanen da Pagolako Auzteia ostatuan 19:00etan.
Bigarren sailkapen saioa apirilaren 24an Hendaiako Enbata gaztetxean 19:30ean.
Hernandorena sariketako finala maiatzaren 9an izango da Uztaritzeko Hatsa gelan 19:00etan.

Sariketa ilustratzen duen irudia Mari Campistronek sortua da.


Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas