Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-04-15 Donostia Berezia
Conductor/a
Casabal, Haritz
Bertsolaris / Autores
Labayen, Jokin
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hori Saguesko paseoko petrila da. Eskutik helduta ostiral gauez iritsi zarete, eta bertan esertzea erabaki duzue. Bost minutu pasatu dira, eta oraintxe konturatu zarete harresi horretan ezagutu zenutela elkar, duela lau urte.

Descripción

Melodia
Zelaia ikusi dut
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Labayen:
Aizu erromantiko
batzuk dirudigu
leku honetan beti
elkartzen gara gu
eta horrexegatik
animoik ez galdu
beste lau urte azkar
pasako zaizkigu. (bis)

Xamoa:
Ta horren testigua
izango zara zu
nola lau urteetan
ein didazun kasu
lehen olatu bat galde
ikur bat zen aizu
ta lau urteren bueltan
erantzun didazu. (bis)

J. Labayen:
Nik erritmo lasaia
barruan sobera
ta hori ez da izaten
sekula kaltera.
Nik erantzuteko zain
lau urte aurrera
nahi baduzu egidazu
hurrengo galdera. (bis)

Xamoa:
Sumatua dut zure
eskuan dardara
lehen pentsatua dut
"Nerbioso da jada"
eta ondorenean
esku hau dut hara
baino azkenerako
nire bihotza da. (1) (bis)

J. Labayen:
Une hau gustatzen zait
gero ta gehiago
hemen ez naiz sentitzen
sekula arraro.
Azkenerako bihotz bat
bihurtu da akabo!
Orduan zure bihotza
izerditan dago. (bis)

Xamoa:
Nolako jarioa
ta nolako patsa!
Zugana iristea
nuen esperantza.
Nahiz eta hartu dugun
bi maitalen antza
noiz igo behar zaizu
marea gorantza? (bis)

J. Labayen:
Benetan gustatzen zait
zure begirada
nahiz orain sortu didan
kristoren ikara.
Nere marea gorantz
etorri da hara
ta zu olatu azpian
sartuko al zara? (bis)

Xamoa:
Nahiz ta sartzeko egin
hamaika errezu
ez pentsa nagoenik
hortarako kexu
ba sartu egingo naiz
pentsa dezakezu
hortarako trajerik
ekarri badezu. (Bis)

J. Labayen:
Hori trajerik gabe
eiten da ospera!
Kauenlaletxe donostiar
hauek keba! keba!
Hobe dugu joatea
gu biok etxera
edota nahi baduzu
helau bat jatera. (bis)

Xamoa:
Hemengo jaien gisan
ez da hain arraro
baina ez nago helatu
horien esklabo.
Ez gerala iritsiko
dago klaro-klaro
probintziano hauekin
deus onik ez dago. (bis)

(1) Eserita eta elkarri eskua emanda kantatu zuten.