Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-05-06 Zestoa Jaialdia
Conductor/a
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikote hasiberria zarete. Asteburuetan bakarrik juntatzen zarete. Gaurko egunez, ostiral batez, elkarrekin joaten zarete afaltzera, eta ba horixe, ostiraleko plana: afaldu ostean, leku baten bila. Joan zarete mendi aldera, eta Ametsek, "ez, ez; hemen haizea dabil". Joan zarete itsas bazterrera eta "ez, ez; hemen olatuak sartzen dira eta..". Ordubete daramazue bueltaka.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Tipo honen aguantea
ez da humanoa!
Zuk dezu gogo epela
nik daukat monoa
"Hemen ez" beti "Itxoin
hauntzaxio noa"
zertako erosi zendun
todoterrenoa? (bis)

A. Arzallus:
Erostera joan nintzan
Volswagen batera
kotxe elegante ta
txuloa atera
honekin ateratzen
nintzan ligatzera
beraz sobran daukagu
hemendik aurrera. (bis)

M. Lujanbio:
Itzurun ta Azpeiti
hiruzpalau jira
berriz joan ta etorri
ta berriro bira.
Zure gasoila igual
gastatzen da tira
baino nere bateria
kargatzen ari da. (bis)

A. Arzallus:
Baina hara nun dauden
garbi arazoak!
GPSan dauzkat
nik mapa osoak
nahiz agertu mendiak
eta itsasoak
ez du jartzen nun dauden
gure gurasoak. (bis)

M. Lujanbio:
Orain azeleratu
eta orain galga
oain argia dagola
oain dagola malda
txortan noiz eingo degun
nahi dizut nik galda
elea kendu arte
itxoin behar al da? (bis)

A. Arzallus:
Ene holakoik ez nun
nik entzuna inun!
Baina noizbait behar ta
gertatu da egun.
Joño! Txortan egin nahi
al zendun ba lagun?
Hori hasieratik
esan behar zendun. (bis)