Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia
Conductor/a
Olabide, Igor
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Jende askok jakin ez arren, Anjel Marik badu halako harreman berezi bat, badu halako feeling bat Habanera doinuarekin. Esplika ezazu nondik datorren feeling hori, noski, Habanera doinuan.

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Habanera kantatzen det
Xabier Leteren gisan
zenbat txalo jaso dedan
nik doinu honen gerizan!
Eta nolatan sortu zan
hemen behar al det esan?
Bueno ba esan behar det
entzuleak jakin dezan:
halako momentu onik
nere munduko bizitzan!
Frontoi batean izan zan
ta ez zen izan elizan
herria gogoratzen det
eta hain zuzen Alkizan
neskatxa polit batekin
maitemindu egin nintzan.

Habaneraren doinuan
nik zuen belarrik goza
melankolia omen da
oso doinu apraposa
ba doinu horrekin sarri
urratu izan det abotsa
baina behar zan unean
nik baztertu nuen lotsa.
Oraindik nik oroitzen dut
hango momentu bakoitza
ordun mutil gazte nintzan
aldamenean bildotsa
haren begiak ikusi
ta sentitu nuen poza
haretxek erdibitu zun
Anjel Mariren bihotza.

Urteak igaro arren
berriro oroitzera nua
sentimentuz gozatzea
hori da egitasmua
habanerak uxatzen du
nere barrengo mamua
doinu hau aukeratzeaz
ez det sentitzen damua
hain degu doinu sarkorra
hau ez da doinu ñañua
hau ez da inoren gezur
edota desengainua
habanerak uxatzen dit
begietako lainua
nere maitea zu zera
o Habanera doinua!