Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-10-22 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2011-10-22 Tolosa Lagun-artekoa
Conductor/a
Perurena Olano, Alex
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Denok dakizue baserritarrek badutela beren patroia: San Isidro; kamioizaleek ere badute patroia: San Kristobal; eta bertsolariek?

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-10-22 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Ia bertsolarien
santua nun dagon?
Ez degu ba San Pedro
ez eta San Anton
San Judas izan leike
zergatik ez? Kopon!
Sarri kobratzen degu
hogeita hamar txanpon. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Guk abuztuan sarri
birjina, bestia...
Gero San Bartolome
nahi da ikustia
azaroan San Martin
odolkiz bustia...
Zuk San Kristobal dezu
guk kristo guztia! (1) (bis)

A. Egaña:
San Martin garrantzitsu
da bertsolaritzan
San Isidro giltzarri
koplari bizitzan.
Kobratzen degun arte
Maiak zion gisan
neri berdin-berdin zait
nahiz Santander izan! (bis)

J. Maia:
Baina ez da Santander
ez da Santiago
zer santu jakiteko
ez naiz horren mago
esan leizke izenak
mila ta gehiago
baina bertsolaritan
santurik ez dago! (bis)

A.M. Peñagarikano:
Santua guk zein degun
horrek hala dio
zutaz nik pentsatu det
serio-serio (2):
beti txapeldun haundi
santua dedio!
Bai baina badaukagu
guk San Antonio. (bis)

A. Egaña:
Santu ta santak daude
sekulako pila
Anjel jartzea ez da
gauza borobila
baina San Juanen alde
mila eta mila
baina hurrengo urtean
bueltatu dadila! (bis)

J. Maia:
Ba nik uler nezake
Peñak dioena
San Antonio hautatu
diguzu izena
kontutan hartu ezkero
txapelketarena
lehen San Antonio zen
orain Madalena. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Orain hau da burura
etorritakua:
hamaika aldiz kopla bat
kantatutakua
hau baldin bada santu
santu Zarauzkua
hamaika neska gazte
uztartutakua! (bis)

A. Egaña:
Antonio, Madalena
biak erdi mito
santu bat ipintzea
zeinen plan ijito!
Santak ez dute egin
hainbeste merito
erdibide batean
Sandra eta kito! (bis)

J. Maia:
Santa esan nahi zendun
ez al da arraro?
Hemen aritu gera
bilaka pikaro
hau ez da aklaratuko
ta seguru nago
ez degu bat adosten
beraz sanseakabo! (bis)

(1) Gai-emailea, Alex Perurena, kamioilaria da.
(2) Egañari begira kantatu zuen.