Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Ander Solozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (21. 2011. Iruñea)
Actuación
2011-10-27 Iruñea Jaialdia
Conductor/a
Colina, Sustrai
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Solozabal, Ander
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek atzo arte ez zenuten elkar ezagutzen, baina gaur pisu bera konpartitzen duzuen bi ikaskide zarete. Elkar ezagutzeko asmoz, bururatu zaizue erosketak elkarrekin egitea. Abiatu zarete, sartu zarete supermerkatura, eta ez dakit zer gertatzen den, Anderrek karrora sartzen duen guztia Anek kendu egiten du. Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu...

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Ander Solozabal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Solozabal:
Dato kalean pisu
bat eder askoa
eta pisukidea
ez dut gustokoa.
Erosketak egiten
eta a ze jokoa!
Ane da pisukide
ganorabakoa
dena erosi nahi du
Gipuzkoakoa. (bis)

A. Labaka:
Gipuzkoa altxatu
nahiean dabiltza
baina erosketan ez
ematen det hitza.
Erosi ez ditu ba
hamabost saltxitxa
bost bat zerbeza lata
eta hiru pizza!
Nola ulertu dezu
ikasle bizitza? (bis)

A. Solozabal:
Holakoak ere jan
behar dira tarteka
oso osasuntsua
baita nire dieta.
Kantzontziloei ere
ematen diet buelta.
Dirua gastatzen dut
emanik nik buelta
ostegunetan dena
gastatzen dut eta. (bis)

A. Labaka:
Ta zikintzen dituzu
sukalde bazterrak
ondoan zaitut eta
akabo plazerrak!
Bateko mozkorrak ta
besteko puzkerrak
ni ez naiz gizenduko
ziur zuri eskerrak
ekarri beharko ditut
amaren taperrak! (bis)

A. Solozabal:
Gasteizen ba omen dago
hainbeste gazte han
juerga eta parranda
ugari eskean
ta hau lige kontutan
ni ezinbestean
atzo ibili zinen
hortxe jo ta kean
gau osoa pasa du
urruma batean! (bis)

A. Labaka:
Ta gaur alkohol guztia
daukat botatzear
gaur ez dedalako nik
atzo aina indar.
Zure kantzontziloak
pasilloan zehar
gero zure usaiak
jartzen nau lehertzear
eskerrak ez den gela
konpartitu behar! (bis)

A. Solozabal:
Feromonak askatzen
direnez seguru
zertarako garbitu
gorputz eta buru?
Ikasle bizitza hortan
daudenez bi mundu
goseak nago eta
ene ze apuru!
Makarroi eder batzuk
egingo al ditugu? (bis)

A. Labaka:
Makarroiez beteko
nizuke platera
behintzat ez da izango
gaur zure kaltera.
Hogei bat porro errez
goizetik gauera
utzitako usaia
normala ote da?
Ander gutxin-gutxinez
balkoira atera! (bis)

A. Solozabal:
Ene lata ederra
didazu gaur eman!
Igual hobe egongo
nintzake kartzelan
behintzat horrelakoak
ez ditut soberan
baina segi behar bada
nik dizut antzeman
kanpin gasa jarriko
dut gaur nire gelan. (bis)

A. Labaka:
Buruan behintzat gasik
ez zaizu faltako!
Gerrarako eginaz
hainbeste asalto
baina zure ideia
uztazu biharko.
Zergatik zauden hemen
azaldu beharko?
Amak bere etxetik
bota zintulako. (bis)