Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Ane Labaka Mayoz

Datos personales

Nombre
Labaka Mayoz, Ane
Nacimiento
1992 Lasarte-Oria + Lasarte-Oria < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
Sormen eremu ugari lantzen dituen arren, bertsolaria eta idazlea da, batik bat. Lau emakumez osatutako Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kidea da, eta idatzizko hainbat hedabidetako kolaboratzailea.

Gasteizen Euskal Ikasketak burutu ondoren, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak izenekoa egin zituen, hurrenez hurren, Donostian eta Leioan. Hainbat ikerketa ondu ditu bertsolaritza eta genero-ikuspegia uztartuz, batez ere umorearen inguruan ardaztutakoak. Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (UEU) liburua koordinatu zuen 2019an Miren Artetxerekin batera eta 2021ean Algara mutilatuak (Lisipe, Susa) saiakera argitaratu zuen.

Ezpainetakoa (Erein) album ilustratua eta haurrentzako Totototo (Elkar) ere idatzi ditu, besteak beste, eta "Erradikalak gara" eta "Erradikalak ginen" ikuskizunen sortzailea ere izan zen, Beatriz Egizabalekin batera.

14 urte inguru zituela hasi zen bertsotan eta ordutik plazaz plaza dihardu. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalista izan zen.