Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu.

Descripción

Melodia
Izarren hautsa egun batean
Nombre de la estrofa
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikastolako ipuinak beti
erakargarri niretzat.
Gaur entzun ditut otsoen kontu
eta basotako ertzak.
Orain hemen naiz neure ohean
eta akorduak datoz oldean
hartz txikitxo bat kidetzat
ahizpa bat edo neba txiki bat
edukiko banu behintzat!
Baina ez dakit nola etorriko
zaizkidan gaurko ametsak.
Ate azpiai nago begira
agertuko al da argi dirdira?
Gau ilunak eta beltzak
arrisku dira haurrentzat.

Oraingoz hor da argia eta
ahaztu dut buruhaustea
ez baitut maite jeiki beharra
eta berriro neuk piztea.
Baina entzun dut gero zarata
korridorean pare bat hanka
antza hor dabil bestea.
Komunean txis egin du eta
bueltan doa desastrea
behin eta berriz ahazten duena
bere alabaren eskea.
Nahiz ta lehenago jardun kantari
berriz gertatu zaio aitari
burua joan ta ahaztea
argia martxan uztea.

Jeiki naiz eta korridorera
berriz piztera joatean
sentimentuak, nahiak ta kezkak
hazi zaizkit jo ta kean
ta horregatik esan dut “Listo!
Atzo ere egin nuen ze kristo!
berriz hemen naiz atean”.
Nire hartzatxoa hor eraman dut
pausuz pausu besapean
sartu beraien logelan eta
oraintxe nago bakean.
Gustora egingo dut hemen lo-lo
ahaztuta mamu eta mozolo
babesleku eder batean
aita ta amaren artean.