Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Martin, Jon
Paia, Fredi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete. Fredi, Jonen ama hil da, eta esan dizu aita alarguna zuen etxera ekarri nahi lukeela bizitzera.

Descripción

Melodia
Zer da gaur Donostian
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Fredi Paia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia:
Jon ulertzen dut zure
pena ta trantzea
naturaren logika
ez zen bilatzea
tamala zure ama
gaur desagertzea
zaila da zure aita
oso aguantatzea
zer dela ta nahi duzu
orain ni hiltzea? (bis)

J. Martin:
Zuk utzi ezean nik
hil behar zaitut zu
aita hain triste dago
bihotzak ze pultsu...
Besarkatu nazazu
emaidazu muxu
diozun bezainbeste
maitatzen banauzu
nere aitatxo ere
maitatuko duzu. (bis)

F. Paia:
Zure aitakin ostiaka
amaitu dut usu
PPko bozkatzaile
etikan abusu
Aita Saintuai ere
eman zion musu
bera ura ni sua
horrela gaituzu
maitea erabakitzen
ikasi behar duzu. (bis)

J. Martin:
Beraz Aita Santuai
muxu emateko
zuri emango ez banizu
agian hobeto.
Gaizki moldatzen zara
batekoz besteko
bizitzak eman dizu
Fredi ulertzeko
aukera aitarekin
adiskidetzeko. (bis)

F. Paia:
Baina eske Jon ez dut nahi
jarriko naiz maltzur
dirurik ez du ematen
beti dabil hain xuhur...
Berakin bizitzeak
ematen dit beldur
zuri tokatu zaizu
ulertzen dut ziur
nik aukera nezake
banoa mon amour! (bis)

J. Martin:
Aukeratu zintudan
gazte abenturan
Jo gainetik ze karga
kendu berri dudan!
Aita ta biok gaude
inoizko tristuran
eta erruki apurrik
ere ez da zugan
zalantza daukat nola
maitatzen zintudan. (bis)