Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Santomasetan, talo-postuan zaudete biok. Unai, zu taloak egin eta egin ari zaren bitartean, Igor bezero batekin eta bestearekin berriketan dabil.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Euskal talo onena
ta horrenbeste mezu
zure laguntzarekin
Igor nauzu kexu:
ni taloak egiten
hementxe jo ta su
eta zuk hor txistorra
dantzatzen diezu. (bis)

I. Elortza:
Zu talogile zaharra
zara ta jakina
nire bide hau duzu
ulertu ezina.
Modernizatu nahi dut
nik langintza fina
talotegiak ere
behar du marketina. (bis)

U. Iturriaga:
Zu zara jakituna
ba beraz egia
noski ez naiz izango
modernoegia.
Marketina alper-lana
dugu alegia
eta talogileak
talo aurpegia. (bis)

I. Elortza:
Zuk talo aurpegia
duzula diozu
baina ez zazu egin
arren estropozu.
Ile zuri ta guzti
ederki zatoz zu
autentizidadea
ematen diozu. (bis)

U. Iturriaga:
Pozik egongo zara
umorea jarriz
baldin banu talo bat
ondo betea harriz!
Beraz ile txuriak
ematen du neurriz
zuk donostiarrarena
eiten duzu berriz. (bis)

I. Elortza:
Bikote ona gara
basati ta panpin
zu taloak egiten
ekin eta ekin
nik ere izerdia
hainbeste marketin
orain egidazu bat
txorixo onarekin. (bis)