Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga:
Euskal talo onena
ta horrenbeste mezu
zure laguntzarekin
Igor nauzu kexu:
ni taloak egiten
hementxe jo ta su
eta zuk hor txistorra
dantzatzen diezu. (bis)
I. Elortza:
Zu talogile zaharra
zara ta jakina
nire bide hau duzu
ulertu ezina.
Modernizatu nahi dut
nik langintza fina
talotegiak ere
behar du marketina. (bis)
U. Iturriaga:
Zu zara jakituna
ba beraz egia
noski ez naiz izango
modernoegia.
Marketina alper-lana
dugu alegia
eta talogileak
talo aurpegia. (bis)
I. Elortza:
Zuk talo aurpegia
duzula diozu
baina ez zazu egin
arren estropozu.
Ile zuri ta guzti
ederki zatoz zu
autentizidadea
ematen diozu. (bis)
U. Iturriaga:
Pozik egongo zara
umorea jarriz
baldin banu talo bat
ondo betea harriz!
Beraz ile txuriak
ematen du neurriz
zuk donostiarrarena
eiten duzu berriz. (bis)
I. Elortza:
Bikote ona gara
basati ta panpin
zu taloak egiten
ekin eta ekin
nik ere izerdia
hainbeste marketin
orain egidazu bat
txorixo onarekin. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra