Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
8 urteko haurrekin lan egiten duzuen bi irakasle zarete. Zuk, Maialen, heriotzaren gaia lantzea proposatu diozu Sustrairi, eta konturatu zara Sustraik gaia saihestu nahi duela.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Umeekin neka-neka
egoten zera tarteka
putzu ilunetan nahiago ez sartu
baezpa zer gerta.
Zergatik euki gordeta
ta egia ez errespeta
heriotza ere bizitza honen
zati bat da eta? (bis)

S. Colina:
Hasi ote zara zahartzen
petraltzen ta odol txartzen?
Ba bai herio gure parte da
lehen ere hala zen.
Herio kontutan sartzen
hala ere ez naiz ausartzen
haurrekin nola landu behar dut
ez badut onartzen? (bis)

M. Lujanbio:
Beldurrez zaude ta izu
heriotzera pasadizu
hori denontzat zaila da eta
zuk ondo dakizu.
Haur txiki-txiki mukizu
ze goxoa den begizu
onartzen igual berorrek zuri
lagunduko dizu. (bis)

S. Colina:
Hortan datza gure lana
enpeinoa ta afana
nahiz ta hortara ez den iristen
Wert jaunaren plana.
Heriotza dugu drama
nekez arintzen den zama
ta erakutsi ote dezaket
neuk ez dakidana? (bis)

M. Lujanbio:
Ikasteko afanean
hara hamaika ume han
denek batera baietz ikasi
gaur den egunean.
Gogorra aldamenean
haurrak hain triste planean
gogorrago ez ezagutzea
iristen danean. (bis)

S. Colina:
Sentimentuen garraio
nabil penatu arraio
nahiz orain arte tabua zena
ez esanda nahio.
Joni amonak soraio
betiko esan dio aio.
Orain ez dago ihesbiderik
heldu beharko zaio. (bis)