Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia
Conductor/a
Loinaz, Uxue
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hitzik behar al da erotiko edo iradokitzaile izateko?

Descripción

Melodia
Behin batean Loiolan III
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Imajina dezagun
lehenbiziko zita
lehenengo zoramena
hura ikusita
begirada beroa
ta irri polita
dena izorratzen da
hizketan hasita. (bis)

A. Labaka
Sarri pentsatzen degu
“Bera det begiko
eta hari begira
bero naiz jarriko”.
Gazteago nintzela
ta ez hain kritiko
zu izan zinen nere
mito erotiko. (bis)

M. Lujanbio
Baina bertsolariak
udan ere negu
pieza bateko gorputz
harrizko eredu.
Nekin ez pentsatzea
Labakak hobe du
erotika haundina
mingainean degu. (bis)

A. Labaka
Mingainak salbatuta
hainbeste azaro
zure ondoan senti
naiteke arraro.
Erotikoa zera
isilik zeharo
ta ahoa irekitzean
oraindik gehiago. (bis)

M. Lujanbio
Milesker hori aktan
geratu dadila!
Nahiz segur asko ez zen
egi borobila
ni bezelakoa da
bertsolari pila
ekiten lotsatia
kontatzen abila. (bis)

A. Labaka
Horri itxura onak
nik hartu dizkiot
ideia ona dela
halaxe deritzot.
Gaur elkartu geranez
tabladuan biok
zuk konta zazu lasai
nik ekingo diot. (bis)

M. Lujanbio
Bastante atrebitu
dabil gure dama
jendaurrean gaude ta
hau da panorama!
Beti “Ia, ia” ta
“Ai ama! Ai ama!”
erotikoena da
gertatzen ez dana. (bis)

A. Labaka
Ez da ez gertatuko
ta hala beharko
betidanik euki det
irudimen asko
eta sortu nahi nizun
orain zuretzako
motibazio pixka’t
saio osorako. (bis)