Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ibarzabal, Nerea
Tema propuesto
Nereak Bizkaikoan paper ona egin zuen. Orain, Igor, zuri proposatu dizu Txapelketa Nagusirako ea elkarrekin entrenatuko zareten.

Descripción

Melodia
Gure herriko bikariuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Bertsokide zeu gura zintuzket
ea ondo etortzen jatzun
zu beldur barik tentatu naizu
ta nik ahal badot erantzun
ze ondo dakit ze ahalmen eta
ze gogo be daukazun
zaharrak bajatzen hasita gagoz
ea zuk gogortzen nozun.

N. Ibarzabal
Nahiko gai zaila izaten dogu
sarri edadearena
zuk txapelketa ugari egin
ta eman izan dozu dena
ni han izango naiz zaldi txuri bat
umea ta gazteena
nola egingo dut nik nahi dudana
eta ez espero dena?

I. Elortza
Ba galdera zeuk bota deustazu
ta nirea erantzuna:
zalantza hori da neure baitan
sarri askotan entzuna
zelan ein ez bestek nahi dabena
baizik urtetan jatzuna?
Onena dozu zeuk egitea
zeuk be espero ez dozuna.

N. Ibarzabal
Baina besteek espero hori
bihurtu leike oztopo
nik finalean nahiz ta eman nuen
nahiko grazi nahiko joko
utzi beharko ditut beldurrak
eta txorradak geroko
ze bertso erdian barre egiteak
han ja ez dit balioko.

I. Elortza
Behin akastxo bat ein zendula ta
hori ete da ba problema?
Ume araoan berdin jardun zan
zure ondoan dagoena.
Hori bai ondo bota egizu
goitik behera bertso dena
bertso erdian eta barrutik
barre eitea da onena.

N. Ibarzabal
Ba egia da agian kasu
egingo dizut nik hara!
Ta sarri-sarri entrenamentuz
biok gogortuko gara
sorpresaren bat jasoko duzu
Igor gero beharbada
zer pasako da ni finalean
ta zu heltzen ez bazara?

I. Elortza
Afirmazino bat gendun kasik
nahiz ta agertu zalantza
seguru lora eingo jatala
hasierako arantza.
Zuk badakizu Iturriaga
ez dala joango antza
ni zahartu naz orain zeu zara
Bizkaiaren esperantza.

N. Ibarzabal
Bueno ba joan beharko gara
Bizkaia eta Markina
bizkaitarrontzat bihurtu dadin
maila bikaina ta fina
baina ez eidazu bota albotik
sekula Igor mitina
nahiago nuke nik neuk sinestu
zuk eiten dozun adina.