Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-07-31 Altzo Jaialdia
Conductor/a
Laso, Iker
Murua, Jexux
Olano, Iñaki
Olano, Manuel
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Tema propuesto
Unai Agirre eta Amets Arzallus elkarren ondoan dauden bi pago lerden dira. Baina elkarri kalte egiten diote, gertuegi daudelako. Maialen Lujanbio basozaina da eta bietako zein moztuko duen erabaki behar du. Bietako bat markatu behar du.

Descripción

Melodia
Igaran egun batez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Baso honek jartzen nau
nahiko trantze estun
nola erabakiak
bueltarikan ez dun
biak pago lerden ta
mami aberastun
biak`e badauzkate
hamaika eraztun!

A. Arzallus
Bitako bati bota
behar begirada
gertuegi egotea
nunbait hori traba
biak berdinak ginan
hala beharbada
ta nik ze kulpa daukat
hau zabaldu bada?

U. Agirre
Basozainak egin du
tokatzen zan zita
ia egunero egin
baitigu bisita.
Hau markatu ezazu
duda gabe ti-ta
haiziak botako du
bakarrik utzita.

M. Lujanbio
Hori malgua da ta
badaukat zalantza
ta zu sendoa izan
nere esperantza!
Konpetentzi gorrean
hartu duten antza:
batek zabaletara
besteak gorantza.

A. Arzallus
Zenbat su egingo da ba
nere egurrekin?
Gainera kulpak honek
dakarzki behinipin
ni gelditu naiz ihar
plako edo erkin
euzkik ez nun ikusten
honen itzalakin.

U. Agirre
Nere alde egin zazu
arren apostua
hori izango baita
ona ta justua
pago hau ahula da
luze ta estua
gainera udan ere
galtzen du hostua.

M. Lujanbio
Ilgora ta ilbera
berua ta hozkila
ia merezi duna
erori dedila.
Harekin egin leike
barkuaren killa
honekin pieza baten
mahai borobila.

A. Arzallus
Baina justiziz hartu
daigun atajua
biontzat desgrazia
biontzat lujua
biok marka gaitzazu
basozain gajua!
Neri egin puntu bat
honi dibujua.

U. Agirre
Bestian poza etortzen
da baten minari
marka zeni egingo dio
lodi edo finari?
Badakit nola orain
erabaki zeinari
ontuak non biltze’itun
galdetu Peñari.

M. Lujanbio
Antzututa zaudete
onto ta espora
batek zabaletara
ta besteak gora.
Zimel hoi botatzeko
aski da aizkora
honekin motozerra
ere beharko da!

A. Arzallus
Tira nik neuk behar det
ba sakrifikatu
ni naiz boluntario
neroni markatu
baina etorkizuna
nahi nuke kontatu
nere adaska txiki bat
Unairi txertatu.

U. Agirre
Hortan egingo dute
beren ahalegina
eta sendatuko da
lagunaren mina
baina raro samarra
nengoke jakina
neu zabala izango naiz
ta adar bat fina.