Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-07-31 Altzo Jaialdia
Conductor/a
Laso, Iker
Murua, Jexux
Olano, Iñaki
Olano, Manuel
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Peñagarikano, Anjel Mari
Tema propuesto
Txapelketa Nagusia hasten da, eta hemengo batzuek parte hartzen dute. Anjel Mari jarriko dugu parte hartuko duten horien prestaketa lanetan. Zuek moldatu. Eta ondoren Andonik emango du entrenamenduaren iritzi kritikoa.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

A. M. Peñagarikano
Udazkena belaxe
txapelketa usaia (bis)
Ametsek ba omen dauka
txapeldunen gaia
ta Maialenek badu
irabazi nahia
baita ere Agirre
edo ta Alaia.
Zatozte! Prestatzeko
orain da garaia. (bis)


Puntuak erantzuten

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Mando baten gainean I

A. M. Peñagarikano
Faborito ez danantzat
puntu errezena.
A. Martin
Beraz lehenengo puntu
hortan lehen eztena
horra zuretzat nahiz ta
izan nabarmena
nik erabakiko dut
niretzat naizena.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Aranora joan ziran I

A. M. Peñagarikano
Agirre Goia hi’re
ez haiz faborito
U. Agirre
hain garbi esatea
zaila hun txikito
horregatikan ez nauk
negarretan ito
faborito ez geranak
ez gaituk betiko.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Antton eta Maria

A. M. Peñagarikano
Faborito batentzat
ez da puntu zailik
A. Arzallus
horrekin rimatzen du
soilik Juan Cruz Allik
nahiz eta beterik ez
ikusi harmailik
barkatu ez badaukat
Anjel Marin tallik
nik hala ere ez det
botako toallik. (bis)

Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz
Doinua: Esateko ez naiz lotsa

A. M. Peñagarikano
Apustu txapeldun ezetz!
M. Lujanbio
Esan du kopeta beltzez
ta Peñak ezetz esaten badu
halaxe da berez.
Isildu zaite mesedez
nik badet aski interes
saiatu behintzat egingo naiz ni
txapelketan zure partez. (bis)


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Markesaren alaba

A. M. Peñagarikano
Txapelduna ez zera
baina bai alaia
A. Martin
ta hori aipatzea
ez zen nire nahia
geratu zaizu oso
dotore ta guaia
txiste hori aldatzeko
heldu da garaia.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

A. M. Peñagarikano
Aizak txapelketa ez dek
uso lapurtzea. (bis)
U. Agirre
Orain kontu horrekin
etorri al zea?
Txapelketa ez noa
postua galtzea
usoak gorabehera
hau gero trantzea!
Onena ez al dezu
saltsan prestatzea? (bis)

Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz
Doinua: Betroiarena A

A. M. Peñagarikano
Bederatzi puntuan
ausartzen al zera?
A. Arzallus
Jarrita ezingo det
egin atzera
sarri estutzen nauzu
ni gaurko antzera
baina gaur probatzeko
daukagu aukera
nerekin batera
Peña ere atera
proba hau jartzera
Ametsen ertzera
doinua hau zan baina
zein zan galdera? (bis)

Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan

A. M. Peñagarikano
Pankarrrtak dio Maialen
zurekin dago herrrria? (*)
M. Lujanbio
“Erre” ta guzti maite det
horrelako aldarria
jendeak ematen baitu
babes ikaragarria
ta ez dago zu bezela
burla gogotan jarria
saiatzea izaten da
bertsolarin oinarria
herrigintzari eman nahian
indarra ta ongarria.
Batzuk ez dira irteten
bistan da kakalarria
hemen bakoitzak hartzen du
berak beraren neurria.

(*) Errea ahoskatzen du.

Gaia: Ea bada zer iruditu zaion entrenamendua txapeldun honi, Egañari.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Eguna pasa nekean eta


A. Egaña

Beatzi puntun hor aritu haiz
tar-tar-tar jo eta fuego
bertsoa ondo tolestatuaz
bueno, tolestatu edo
Amets higandik horrelakorik
ez nian asko espero
txapela “alli” geratuko zaik
galderak ahaztu ezkero. (bis)

Alaia zure erantzun batzuk
latzak izan dira kasi
erantzun hola egin behar zaio
makina bat mandamasi
egia zapla bota diozu
ez zera joan ihesi
txiste zaharrana egia zan ta
besterik ez zun merezi. (bis)

Eta ai Unai subkontzienteak
beti hainbat martingala
burua pixka’t bajatu dezu
Peñak goitik kalka ahala
txapelketako aholku on bat
entzun gaur behar bezala:
inori inon ez onartu zuk
faborito ez zerala. (bis)

Eta akatsak zoritxarrean
aipatzen dira gaur egun
zer ajola du “errea” izan
oso gogor, oso legun?
Ene Maialen zeu zinakete
behin betirako txapeldun
erantzunean “burrlaren” ordez
iseka esan bazendun. (bis)


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

Herri hizkeran nor da
Unai baino hobea? (bis)
Ametsen etorria
jori, dotorea
Alaiak altxor latza
daduka gordea
Maialenen bertsoa
berria, morea…
Lauon akats bakarra
entrenadorea.(bis)