Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-09-16 Altzo Jaialdia
Conductor/a
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Autores
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek koadrillakoak zarete. Larunbat gauero inguruko herriren batean erromeria bada, bertan izaten zarete, zerbeza edan, dantza puska bat egin eta ahal dela ligoteo apur bat ere bai. Gaur ere irten zarete, bidean afaldu, zerbeza, dantza… Goizeko bostak dira eta Julioren kotxean etxerako bidea hartu duzue biok bakarrik.

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Gaur`e izan dizkiagu
guk betiko erak
a ze ilusioa
parranda haserak!
Zigarro ta gin-tonik
arteko plazerak
baina fallatu ziguk
azkeneko zerak. (bis)

I. Gorostarzu
Saiatzen gaituk norbait
motzetikan lotzen
eta gaur ere garaiz
“Goazen, goazen”
tragoa hasi zaidak
lepora goratzen
azkeneko tragoa
sobran egongo zen. (bis)

J. Soto
Azkeneko tragoak
sortu dun kaosa
saiatu haiz bilatzen
pareja aproposa
nik ezin diat ase
baina hire poza.
Ez ‘zakela ikutu
kajakanbiosa! (bis)

I. Gorostarzu
Kotxean kanbioa
al genun ba koño!
Eske ikusten diat
bide dena laino
joan hai zuzen-zuzen
hire etxeraino
neska bat nahio nian
bi Julio baino. (bis)

J. Soto
Alkoholak horrelako
problemak dakarzki
gu arrimatzen gara
goxo, azti-azti
hitzak ere dauzkagu
loratzeko aski.
Ez dut ulertzen guk zer
eiten dugun gaizki. (bis)

I. Gorostarzu
Deus egin gabe egoten
garela gustura
ta horrela ezin da
maiterik ingura.
Ea lagundu zaidak
ekartzen burura
nor zen lehenengo balsa
egin dudan hura? (bis)

J. Soto
Ta ze estuasuna
bere galderakin!
Barruraka pentsatzen
ein ‘zadan ahalegin.
Nola esango diot?
Hobe du ez jakin
dantza egin duela
bere buruakin. (bis)

I. Gorostarzu
Galdera egin diat ta
hik ezer ez diok.
Gutxi laguntzen dute
lagun tematiok.
Berriz ere mutilzahar
eongo gaituk biok
ez naizela oroitzen
esaten badiok. (bis)

J. Soto
Nahiz ateratzen garen
gu zerako usaiz
martxoa honetan sartu
beharko diau apaiz
nahiz ta estimazio
asko ez izan maiz
hi ez hai apuratu
oso jatorra haiz. (bis)

I. Gorostarzu
Baina hik ez nauk inoiz
nahi aina maiteko
gerritikan heltzerik
ez dek ba usteko?
Baina berandu dek ta
orain lota seko
hori nahikoa nian
amets egiteko. (bis)