Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Imanol Artola "Felix"

Datos personales

Nombre
Artola, Imanol "Felix"
Nombre y apellidos completos
Artola Arretxe, Imanol
Nacimiento
1989 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Gai-jartzailea
Dedicaciones
Locutor de radio de bertsos
Investigador/a
Jarduerei buruzko azalpenak
Gai-jartzaile eta aurkezle:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2015; 2019; 2024 (koordinatzaile)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2022
Pello Errota Saria (Tolosaldea): 2018; 2023
Plazaz plaza hainbat jaialdi urtero (2016-...)
Bertso Irratsaiogilea:
(H)ari naizela. Tolosaldeko Ataria (2016-...)
Ikerlanak, analisiak:
Aiztondoren zirtotsa. Taldelana. Harituz, 2021
Gai-jartzaile autorea (Julio Sotorekin). Bertsolamintza 2024

Datos biográficos

Biografía
Amezketan (Gipuzkoa) jaio zen 1989ko urriaren 29an. Filosofian lizentziatua da, eta soziopolitikan eta soziolinguistikan aditua. Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Elkarteko liberatua da.

Etxetik eta eskolatik datorkio hizkuntzarekin eta hoskidetasunarekin jolasteko zaletasuna, eta txikitatik landu izan ditu ahozkotasunarekin lotuta hainbat diziplina: bertsoa, antzerkia, errezitatzea, kontalaritza…

(H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea da 2012an sortu zenetik. 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako "Gipuzkoa Bertsotan" fasean hasi zen gai-jartzaile, aurkezle eta gai-emaile lanetan; Hernanin aurkeztu zuen lehen saioa, maiatzaren 17an, goizeko saioan. Harrezkero, Gipuzkoako Txapelketan, Bertso Egunean, Tolosaldeko sariketetan eta plaza askotan aritu da langintza horretan; 2022an jardun zen lehen aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Ohiko plazetan gehientsuen ari den gai-jartzaileetakoa da.

Gai-jartzaile jardunean nabarmendu bada ere, aipagarria da bertso-irratsaiogile gisan egindako ekarpena: 2016. urtetik (H)ari Naizela irratsaioa egin du astero, Tolosaldeko Ataria Irratian, Bertsozale Elkartearekin eta (H)arituzekin lankidetzan.

Bertso-saioez gain aurkezle lanak egiten ditu kultura-jardunaldi, hitzaldi, kirol-ekitaldi, omenaldi eta antzerakoetan ere.