Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Señora Sariketa (1. 2021)
Actuación
2021-05-08 Lesaka Sariketa
Conductor/a
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Paretako pintadari begira daramatzazu bortz minutu.
Gaiari oharrak
Gaia eman aitzin, Onintzak oholtzan ziren bertsolariek emango zioten laguntza mota hautatu behar izan zuen. Ideien jokerra edo komodina hautatu zuen. Hots, eserita ziren bertsolariek bertsotarako ideiak eman zizkioten.

Descripción

Melodia
Eguzkiak urtzen du han goian B
Nombre de la estrofa
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Deitu zidaten behin Berriatik
egunero idazteko
pentsatu nuen “De puta madre
asko daukat esateko”
orri zuria bete izan dut nik
ahal bezain ederto
baina munduak hor jarraitzen du
bere pauta hoietan terko
asmoa nuen hasieratik
idoloak botatzeko
ta galdera da prest ote gauden
geureak kritikatzeko
pintada baten jarri didate
Miamira joateko
ta pentsatzen dut igual han bertan
nengokeela askoz hobeto.

Xokeatuta pintada baten
aurrean nago luzaro
txistu garratza dator ahora
hari trago eta trago
nire izena hor ikustea
egiten zait hain arraro
baina nik izan behar omen dut
neuk esanaren esklabo
hemen ezin da nahi duzulako
mahai gainean jo hordago
ezkertiarren artean ere
patriarkatua dago klaro!
Mundu guztian eguzki bera
dagoelakoan nago
ta Miamira joan gabe hemen
egiteko asko dago.