Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ane Labaka Mayoz
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Labaka
Jaiotetxeak bazeuzkan hautsez
betetako bi solairu
eta guk traumaz bete ditugu
beste hainbeste armairu
nere ustetan hau aldatu da
eta aldatzen darraigu
orain jenderik progrenak ere
baserrian bizi nahi du.
N. Elustondo
Pandemia bat pasa zen eta
guztiok mendi ertzera
baina nolanahi kontraesanen
kontraesana hauxe da
adizu Ane oraindik gabiltz
garai bateko antzera
institutuan oraindik dira
kaxero eta kaxera.
A. Labaka
Lehengo garaitik gaur egunera
bada nahikoa distantzi
etxeak txalet bihurtu dira
eta zenbat elegantzi!
Paretan huntzak zenbat kolore
ta ximaurrak ze fragantzi!
Kalitatea kentzen zigun lehen
orain labela erantsi.
N. Elustondo
Aldatu dira lehengo garaiak
ta hortan doaz epez epe
baina hala're desio denak
baserriak ezin bete
baserriratu den kalekume
hoiek ene zenbat neke
ximaur usainak ta zintzarriek
traba egiten diete.
A. Labaka
Baserriari begira zenbat
kontraesan sentimendu
nik umetatik bihurtu nuen
oinarrizko kanpamendu
zalantza batzuk izanagatik
hontan nahi nuke mantendu
lehenago kendu egiten zunak
orain eman egiten du.
N. Elustondo
Baina nolabait ezin daiteke
dena eltzean egosi
koherentziaz nahiz ta diskurtso
haundi ta ederrak josi
ez dakit guztiz kontziente garen
ta denok pentsatzen hasi
baserritarrak asko goratu
ta Mercadonan erosi.