Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
Airea: Iparragirre abila dela
S. Colina
Nahiz eta askotan txunditu nauzun zure hitzez eta artez
ta Loiolara dantzara etorri naizen aspaldiko partez
balego eta balitz
barkatu baina Bilintx
ezin bizi elkar maitez
etxean ez dut bonbarikan nahi San Sebastian egun batez. (bis)
U. Iturriaga
Bonba gabeko amodioa ez ote da ba arraro?
Erromeria hortaz al dira hainbeste urte igaro?
Orduan zen ederra
pasa diote zerra
triste bizi naiz akabo!
Triste bizi naiz baina dirudi zu zaudela tristeago. (bis)
Neurria: Lau puntuko txikia
Airea: Behin batean Loiolan III
A. Martin
Nahiz ta merezi duzun hainbeste maitasun
dantzarako ez duzu nahikoa gaitasun
ezetz esango dizut, ta jai-jai erantzun
zure galtzaile aura galdu ez dezazun.
U. Iturriaga
Berezkoa baitaukat nik galtzaile sena
oraindik oroitzen dut han pasatu zena
bistan da esperantxetan* sartuta zaudena
Indalezio jarriko al diozu izena?
Neurria: Bost puntuko handia
Airea: Misiolari baten moduan
A. Arzallus
Zaldi zuri bat ez zela kapaz karro bat karreatzeko
ta apaiz bati potajeanak lapurreta salatzeko
Behin batian Loiolan ulala! Poesi goiko klaseko
ta ni hoien ondoan bizi naiz diskreto, triste antzeko
nik ezetz esan nizun zuk neri bertso eder batzuk jartzeko. (bis)
U. Iturriaga
Ta jartzen hasi ta baita jarri ere sorta bat galanki
baina orduan nola genuen gure lotura ebaki
nire sorta askoren izena hor aipatu Indalezio bati
maitalea edo polizia den beharko dut erabaki
nire buruaz nik baino askoz gehiago berak baitaki. (bis)
Neurria: Lau puntuko handia
Airea: Eguna pasa nekean eta
N. Ibarzabal
Erromerian etorri zinen zure keinu ta maitasun
mutil-laguna neukan ondoan, ta ai ama ze estuasun!
Unean ezetz erantzun nizun, begiekin bai erantzun
dagoeneko negarrez zeuden eta ez zenidan entzun. (bis)
U. Iturriaga
Hori horrela gertatu zenik zinez ez nuela uste
nik kalabazak hartu nituen, zu baiezkoaren eske
hau tragedia guk ezin dugu gehiago maite hainbeste
bonba leihotik sartu baino lehen eingo dut buruaz beste. (bis)
*Alaia Martin haurdun dago.