Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Actuación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu.

Descripción

Melodia
Egun on Euskal Herria
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti izan naiz tipo bat
gogorra eta suharra
zenbaiten gustokorako igual
baita apur bat makarra
nik ere ez dut gustoko
ez jendetzaren marmarra
baina barruko indarra
lehertu zait barra-barra
nahiz ta pentsatu geratu
naizela triste samarra
pentsatu eta oraindik
daukat ebatzi beharra
tristurak edota pozak
sortu didan gaur negarra.

Sentimentuek horixe
dute bere erregela
ebidentzien aurrean
ezin bota errezela
egun luzea izan da
saioa eta kartzela
baina guztiok nibela
uste genuen bezela
eman dugu ta sinesten
dugu merezi zuela;
malko leun batek gozoki
zeharkatu dit mazela
hamasei urte ta gero
Bizkaian dago txapela.

Ai txapel beltz horrek badu
nahiko karga, nahiko pisu
urrunetik begiratu
ze dardara ta ze izu;
ostetik ekarriko du
makina bat konpromisu
lehengoa genuen maisu
Egaña kristona aizu!
Baina denporak kentzen du
agian ematen dizu
eta zorionak Igor
ta utzi ezkero bi muxu
denok merezi genuen
baina zuk eraman duzu.