Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)

Información

Tipo de actuación
Txapelketa
Fecha comienzo
2005-10-09
Fecha final
2005-12-18
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
www.bertsozale.com

Participantes

Descripción

Weberako aurkezpena
PASA HITZA

Botatzeko sortua, botatzean sortzen da bat-bateko bertsoa. Bertsolariaren ahoa du sorleku, eta entzulearen belarria bizitoki: ez du beste euskarririk behar bere buruari airean airoso eusteko.

Bertsolaritza da bat-bateko bertsoari eusten dion airea, batak besteari hatsa pasatuz sendotzen dena: gurasoek seme-alabei, seme-alabek gurasoei, lagunak lagunari, auzoak auzoari.

Eskuz esku abiarazi dugu 2005eko Txapelketa Nagusia. Ahoz aho egingo du bere bidea, buruz buruko gailurreraino. Bertsoz bertso eta saioz saioko bide horretan, pasa bitza etxeko zaizkigun inguruak eta baita arrotz zaizkigunak ere, batzuek eta besteak hitzezko hariz elkarri josiz.

Abiatzean paperezko asmo zimurtua baino ez dena, oinarritik gailurrerainoko bideak egingo du handi eta bizi, Lekunberrin hasi eta Bilboraino.

Sarbide erraza du bertsoak. Hitza da pasahitza. Hitza da, arian-arian, batzen gaituen haria.

Aurtengo honetan, gainera, ateak parez pare zabaltzeko asmotan gatoz. Zatoz, hitza zurea da eta: har eta pasa ezazu.

Inguruak ikus gaitzan pasatu nahi dugu hitza, bai-baitakigu ingurua, hurbila zein urruna, geu garela.

Har eta pasa hitza.

Estructura

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005) Kanporaketak
  • Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005) Finalaurrekoak
  • Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005) Finala
Actuaciones
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa
2005-10-16 Zornotza Txapelketa
2005-10-22 Uztaritze Txapelketa
2005-10-23 Arrasate Txapelketa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa
2005-11-27 Bera Txapelketa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Sailkapena
1. Andoni Egaña (1796.5)
2. Unai Iturriaga (1746)
3. Amets Arzallus (1206.5)
4. Maialen Lujanbio (1206.5)
5. Igor Elortza (1174)
6. Sustrai Colina (1171.5)
7. Aitor Mendiluze (1156.01)
8. Jon Maia (1156)
Campeón/a
Egaña, Andoni
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas