Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-12-30 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Iturriaga, Unai
Bertsolaris / Autores
Paya, Xabi
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Nola hartu dute txapela etxean?

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Edukiari buruz

Personas
Paya, Xabi
Actuaciones Periódicas
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (11. 2006)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Luzean azaldu nahi dot
finalaren abentura:
negar ta barre egin dot
txapel baltzaren kontura;
gero be kostatu jata
hurreratzea zentzura
baina azkenik horren normal
realidadea heldu da,
Itxasok ze pentsau eban
iminiko zan gustura;
hor nonbait ikusi dot lehen
esan ez bajatzu ardura.
Antza bera animau zan
parrera eta oihura;
guztiek entzun zenduen
itsas sirena modura.

Itxaso pozik egoan
ondo dago vaya, vaya
baina ondoan egoan Fredi
laguna eta etsaia.
Bere helburua izan zan
mende hartzea Bizkaia
eta neuk erantzun neutzan
"Aizu! ¡Anda ya, anda ya!".
Bera seigarren lotuta
ez zan aurpegi alaia
baina ostera etxean
ze hizketaldi lasaia;
hain pozik ez zan geratu
zapatu hartan Fredi Paia
baina erabat poztu zan
behintzat Xabiren anaia.

Ta aitak Brujas aldetik
eukon bere karabela;
artean ola hartan ni
bere bigarren batela?
Txapela ikusi orduko
hartuz sorpresa itzela
igerri zan haren seme
bere izen banintzela;
ama omendu neban bai
pentsatuko dau horrela
baina hemendik erantzun
behar deutsat hari bela:
ama omendu nahi neban
Andonik BECen bezela;
ez arduratu hurrengoan
zeuretzako da txapela.