Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-12-25 Larrabetzu Jaialdia
Gai-emailea
Barandiaran, Gotzon
Bertsolaris / Autores
Estiballes, Arkaitz
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gabonak dira, eta zuk Bilboko Udalaren gutun bat jaso duzu etxean. Gabonak zoriontzeaz gainera, energia aurreztea denon ardura dela jartzen du.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aurreztearen mezu txiki bat
karta batean dakarte;
herritarreri eskatu baina
gero eurek ezin bete:
milaka argiz beterik kale
lehio eta hainbat ate;
milaka argiz dago Areatza
ta hainbat eskaparate?
argiak jartzen dituzte baina
argi asko ez daukate. (bis)

Beraiek fijo dutela etxe
haundi bat ta ez apala.
Lehenengo hotzak sentitu eta
beroa nahi berehala;
udan daukate aire girotua
split bat zabal-zabala
ta apagoiren bat egonez gero
hauen kasuan normala
kapazak dira martxan jartzeko
Lemoizeko zentrala. (bis)

Nik ulertzen dut argia dela
umearen poztasuna;
Gabon giroak nori ez dio
ekartzen alaitasuna?
Baina energiak kostu bat dauka
denontzako ezaguna;
ta gaur argia dagoen bezala
etorri leike iluna
hemen eskutan daukagulako
guztion etorkizuna. (bis)