Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-07-01 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jokin, gurasoen etxetik joan egin behar duzula pentsatu duzu. Etxe koxkor bat bilatu duzu errentan. Dena prestatu samar zenuela uste zenuen, baina jatordua iritsi denean, gaizki ikusi duzu zure burua. Amona Jexuxarengana joan zara porru patatak nola egiten diren galdetzera.

Descripción

Melodia
Emazte baten bihotz xamurra I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sorozabal: Kaixo amona gaurko honetan
nola degun larunbata
afari on bat preparatzeko
motiborik ez da falta.
Zuk erakutsi behar didazu
neretzako zaila da-ta;
aurrena eosten ze jarri behar da
porrua edo patata?

J.M. Irazu: Lehendabiziko nere biloba
behar da egosten jarri;
irakin on bat emanez gero
badaki denaren berri;
lehenik porrua, gero patata
ta gero nahastu elkarri
baina on-onak jate ezkero
amonangana etorri.

J. Sorozabal: Banekien bai hau ona zala
ez zan besteik sinisterik
baina ez pentsa neure burua
hortaino abandonatzerik.
Zuk ba al daukazu sukaldetikan
katxarroren bat uzterik?
Etxe horretan ez det aurkitzen
mikroondas bat besterik.

J.M. Irazu: Mikroondasak jarri al zaitu
janerako ezinian?
Garai batian gu ez genbiltzan
gaurko modu berdinian;
jana azkarra txarra izaten da
zaude horren jakinian;
itxurazkoak egite ezkero
ekonomikan gainian.

J. Sorozabal: Uda beroa daramagu ta
hori ez da nere plana;
bero hauekin sua piztea
izaten da nahiko lana.
Gero bigarren platera eske
hemen nator zuregana;
ze jarriko det zeozer merkea
ta errez egiten dana?
J.M. Irazu: Espagetiak gauza gehiegi
ez al da amonantzako?
Nik babarrunak ta gixatuak
jo izan ditut ontzako;
nik zer kontseju eman bihar det
nere bilobarentzako?
Lagun koxkorrik ez al daukazu
afaria prestatzeko?