Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-02-24 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (3. 2006)
Actuación
2006-02-24 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Uranga, Jokin
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Lizaso, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek erietxean topo egin duzuen bi emakume zarete. Begi bana duzue ubeldurik.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-02-24 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso: Berrogeita bi urte jadanik
senarrarekin bizitzen;
guk egunero hamaika irri
ta beti alkar maitatzen.
Atzo gauean ordea gauza
arraro bat pasatu zen:
argia joan zan etxean eta
lurrera erori nintzen. (bis)

B. Gaztelumendi: Nik'e aitzakia bezela hartu
izan det argiarena
baino gezurra esan biharrak
azkenian eman pena.
Senarrak eman dit neri mina
ta hori ez da txarrena:
okerrena da ez naizela ni
laguntza behar duena. (bis)

B. Lizaso: Ubeldurikan daukat begia
ta bi hankak mailatuak;
esan nahi ditut gure etxean
izan diran pekatuak:
estropozu bat egin nuen bart
orduan ziren kontuak...
Edozein toki dauka ohetzat
katu madarikatuak! (bis)

B. Gaztelumendi: Katua aipatu ta ez dezu esan
egia dioen hitzik.
Jarrera hortan zuk ez daukazu
lagunduko dizun gauzik.
Nik'e etxean aizu badaukat
izatez katu bortitzik
ta kilimarik ez dit egiten
muturrekoak jo baizik. (bis)

B. Lizaso: Beraz katua basati dabil
hargatikan zaude kexu.
Aizu gizonak jo egin zaitu
itxura hori daukazu;
sendatu nahian ospitalera
nere albora zatoz zu;
nere laguntza behar badezu
ondoan izango nauzu. (bis)

B. Gaztelumendi: Ta jakin zazu horregatikan
esker onez naukazuna;
utzi itzazu zurikeriak
hartu ezazu zentzuna!
Ospitaletik epaitegira
zatoz nerekin laguna
botika ordez gaixotasun bat
delako isiltasuna. (bis)