Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-03-10 Zegama Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-03-10 Zegama Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Hirunaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-03-10 Zegama Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Kozkaik ez dezu egiten baina
tonua dezu zeruan;
dardara ere nabaritzen da
kristaletan ta zoruan;
ahal baldin bada kanta ezazu
sehaska kanten moduan
hau telebistan pasako baita
siestarako orduan.*

A. Arzallus: Sustraik ez daki gaur nolakoak
darabilzkin inguruan!
Hemen siesta noiz egiten dan
ibili det nik buruan;
igande atsalde ordubietan
hain juxtu mahai inguruan;
hauentzat hori ez al da izango
jeikitzerako orduan?

I. Zubeldia: Noski orduan jaikitzen gera
ta odola irakiten.
Aitatxok hala esaten digu
"Atzo're goiz hitzen irten!".
Herri honetan nola dagoen
nik ez dakit zenbat kirten
gure etxean builarik gabe
ez da siesta egiten.

S. Colina: Juergara irtenda ez da izango
honelako zakur zaharrik
baina goizean kukurrukuka
etxean bada oilarrik!
Goizean goizik eginez gero
hau bezelako marmarrik
zuen etxean ez da izango
despertadore beharrik!

A. Arzallus: Entzun dedanez nere ondokoak
bi etxe dauzka sobra're;**
bueno Zegaman bera ta gurasoak
Beasainen bizi dirade.
Ta hire aita baldin ta badek
hire ahotsaren jabe
Beasainetik hots egingo dik
bat'e telefonoik gabe.

I. Zubeldia: Beraz etxeak inork ez zeuzkak
inguru hontan nik aina;
hala ta guztiz neurririk gabe
mugitzen diat mingaina.
Nere aitatxo ez dek Lizaso
ta noski ez dek Egaña;
hala're zurrunka majo eiten dik
ahots bajua dik baina!

S. Colina: Parre besterik ezin det egin
Zubeldiaren kerizan
nahiz eta beti saiatzen naizen
kontraesanen peskisan;
honek kabiak asko daduzka
ia-ia kukuan gisan;
kukurrukua ere egiten du
nahiz eta belea izan.

A. Arzallus: Ez dakit zein dan nik honek daukan
talentuan jatorria
baina ondoan kantatu behar da
bada istilu gorria.
Biak batean elkartzen ditu
dotore dago jarria:
panderistaren ahotsa eta
bertsolari etorria.

I. Zubeldia: Ne barrioa beti izan da
hegaztien parajea:
usoak ulu eta oilarrak...
badago nahiko kejea!***
Lotarakoan eteten badit
resaka edo ajea...
zeozergatik erosi nuen
hogeita biko riflea!