Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-02-04 Zestoa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-02-04 Zestoa Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean
Gaiari oharrak
Elkar zirikatzen luzaro jarraitu zuten, harik eta beste gairen bati heldu zioten arte.

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-02-04 Zestoa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Hasi gaitezen berriz kantari
alperrik gaude bestela.
Aitortu behar bertso giroa
hemen hutsala ez dela;
ahal baldin bada igo nahi degu
lehengo saioan nibela;
gogoan izan Manuel zaharran
jaioterrian gaudela;
saia gaitezen bera aurrean
baldin balego bezela. (bis)

A. Egaña: Pixka batean zai egona naiz
erantzunik ba ote dan;
ez degu eta geuk segitzea
mesede degu aukeran.
Mingaina errez dijoa orain
ta ideak erdi hegan;
leheno totelka hasiagatik
oraintxe gaude primeran;
gu iluntzean argitzen gera
Manuel zaharraren eran. (bis)

S. Lizaso: Hainbat urtean herririk herri
bertsolari zerbitzala;
haren bertsoek sarri askotan
argitzen zuten itzala.
Gure artizar beti izan da
gabiltzala gabiltzala.
Ez dago hemen baina gogoan
alde batera normala;
nun dan ez dakit dagon tokian
gurekin goza dezala. (bis)

A. Egaña: Seguru nago gozatuko du
bertsoa zun begi-nini;
bertsotatikan abiatuta
sortuaz zenbait harmoni.
Azken txapelak Uztapideren
izena modan ipini;
bat baino gehiok galdetu ohi dit
Uztapide zer, Andoni?
Konparaketa entzute hutsaz
lotsatu egiten naiz ni. (bis)

S. Lizaso: Hemen bakoitzak ahal duen arte
egiten du historia.
Joan zan baina hark zuen fama
ez dago ez eroria;
haren ordezko zein izango ta
Andoni hauxe dotoria.
Txapelen mailan zuk hautsi dezu
hark zuen kategoria;
zuk autopista bihurtu dezu
hark egin zuen bidia. (bis)

A. Egaña: Baina Sebastian pentsatze hutsaz
zer-nolako hotzikara!
Konparaketan hasi al zera
kazetarien gisara?
Manuel manta izan zitekeen
ni gehienera izara;
zuk hartutako konparaketa
ez det albora nahi laga:
autopistarik ez da egiten
biderik ez baldin bada. (bis)

S. Lizaso: Aitortzen degu Manuel zaharrak
zitula hainbeste dohai;
bertsolaritza berpizteko ere
bera nola izan zen gai.
Errespetoa ta miresmena
guk badizkiou Zestoai
eta beste bi aitona ere
ez nituzke ahaztu nahi:
nere aitona hemengoa zen
Andonirena ere bai. (bis)

A. Egaña: Eta lekuko izan liteke
gure abizenen hotsa:
hemen Lizaso bertakoa da
Egaña ez da arrotza;
gure bertsoak beraz Zestoan
izan zun bere jaiotza.
Segi bagenu gure aitonen
ofizioen morrontza
zuk txistulari behar zenuke
eta nik berriz arotza. (bis)

S. Lizaso: Gorputz txikiko aitona omen
burua ez zuen arina;
festa giroa han-hemen sortzen
egite omen ahalegina;
erromeria erromeik eza
ez baita gauza berdina;
txistua eta danbolinakin
abila omen zen baina
eskerrak berak ondo jo zuen
amonaren danbolina.(bis)

A. Egaña: Ai pieza hori joko zuen ba
redoble ta guzti zuzen;
zuen aitonak festetarako
izango zuen hainbat sen;
hazia berak ipini baina
famili baten almazen...
Zalantzatxo bat sortu didazu
galdetuko dizut ozen:
aitona horren txikia bazan
raza noiz mejoratu zen? (bis)

S. Lizaso: Hazi txikiak baratza ona
ez du izaten kaltera;
Txillarramendin bilatu omen zun
hazi jartzeko aukera
eta geroztik arraza behintzat
ez da joan goitik behera;
beste bat degu nere buruan
darabilkiten galdera:
aita hemengoa ama gertukoa
seme rusoa* atera. (bis)

A. Egaña: Generazio ona izango zen
lehenbiziko txandakua
Txillarramendin haize freskoak
pixkat erasandakua;
aitona zendun langile fina
hala da esandakua;
aita're gizon langilea bai
gutxitan etzandakua
eta zu berriz umetatikan
nahi aina izandakua. (bis)