Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2006-11-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2006-11-17 Legazpi Jaialdia
Gai-emailea
Barandiaran, Joseba
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sustraik erronka bota du aizkora apusturako. Tolosako Kantabrikon dago zain, eta Zubeldia azaldu zaio.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2006-11-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia: Momentu honen zai egona naiz
ta egon ere luzaro.
Olasagasti hor etorri da
remangatuta zeharo.
Ai Joxe Mari diru pixka bat
jokatzeko gogoz nago
mugaren beste alde horretan
dirurik baldin badago.

S. Colina: Apustu baten biltzen direnez
zure ta nere ametsak
dirua mahaian jarri ezkero
erantzungo du jendetzak;
ta hasi aurretik zuk galdetzea
hartu duzunez legetzat
ba bai zuritu beharko ditugu
aspaldiko diru beltzak.

I. Zubeldia: Praka zuriak jantzi orduko
zezen plazara irtena;
entrenatzen'e ibilia da
hori da nik dakitena;
ta zabalero berdintsukoak
entzun esango detena
gure Sustrairen bizkarra eta
bere aizkoran kirtena.

S. Colina: Bata batekin egin behar dut
zezen plazara sarrera
eta ondoren bost itzulira
egingo dugu karrera;
bi kana erdiko ebakitzera
irtenik jende aurrera
bertso saio bat egingo degu
enborretik enborrera.

I. Zubeldia: Enbor batetik beste batera
bateko eta besteko
nahiz eta biok oraindik gauden
nahikoa planta gazteko
talentu pixkat behar da Sustrai
bi kana erdi mozteko;
BECen bertsotan aitzea dala
ez zenduen ba usteko?

S. Colina: Ez zazu pentsa BECeko hori
berdintzerik ez dut uste;
egia da bai gu ez gerala
bi aizkolari ilustre
baina zaleek gu ikusita
barre egingo digute;
zaleek ez dute talenturik nahi
ikuskizuna nahi dute.

I. Zubeldia: Ordun aizkoran egiteko're
badaukazu adorea;
segurona're gorrituko da
bi matrailen kolorea;
konbinatu bat egingo degu
proposamen hau nerea:
gero korrika jardungo dira
Andoni eta Nerea.*

S. Colina: Atzeko hoiek nolatan egin
dezakete ba karrera!
Alde haundirik ez egon arren
herrenetik herrenera
beste trabes bat jarriko diet
askoz hobea gainera:
hauek neurtu behar ditugu
zeinek gehio erretzera.