Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Suberbiola, Pablo
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Andoni, Baltasar Garzon zara. Ez zabiltza oso ondo zure tesiak aurrera egin ez duelako. Burua gaizki dabilkizu, triste zaude, ez duzu lorik egiten. Tratamentu bat behar duzula uste duzu, eta Igor psikologo euskaldunarengana joan zara.

Descripción

Melodia
Elizan sartu ziradenian A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Aspalditxoan amets gaiztotan
nere bekokia blaitu;
zoritxarrean momentu onik
inun ezin det usaitu;
pentsatzen nuen "Andrea ta ni
sexuak batuko gaitu"
ta andreak "Segi" esanez gero
ia ezin det jarraitu.

I. Elortza:
Ta garai baten izan al zinen
sexu kontuetan maisu?
Hitz okerren bat esanez gero
deskalabruen abisu
"Segi" ta "Jarrai" entzun ezkero
gaizki omen zabiltza zu
txoritxoari "Haika" esan ta
lurrera jausiko zaizu.

A. Egaña:
Garai batean munduko jabe
izan nintzan baldinbaite;
orain haizeak aldatu dira
eta inork ez nau maite;
leheno lagunak millioika nitun
orain ia ez det bat'e
eta dauzkadan lagun apurrek
hika egiten didate.

I. Elortza:
Lagunek hika egiten dute
ta zuk orduan algara;
gauetan berriz beldurrak zaude
zu joateko lotara.
Terapia lez proposamen bat
egin behar dizut hara:
zer ba ez zoaz lo egitera
aislamentu zeldetara?

A. Egaña:
Horretaraxe etorri naiz ni
azkenean lortu tira;
sospetxosoen itxura dauka
jarri ezkero begira:
anarko beltza oinetakotan
pasatzen zaio gorrira...
Euskal Herriko psikologoak
sarearen parte dira.

I. Elortza:
Nire itxurak goitik beheraino
hemen aztertu dituzu
eta pentsatu aker beltzari
eman diodala muxu;
teori baten hasi zinen ta
gero hainbeste abusu;
dena deabrua ikusi ezkero
barruan izango duzu.