Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2005-02-18 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2005-02-18 Legazpi Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elustondo, Nerea
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2005-02-18 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza:
Gora ta behera dabiltza hemen
ADNa ta odola*
ta Maialenen deskribapena
ezin dut ahaztu inola
bizar urdina, azal lakarra
esan dezu hola-hola...
bakarrik falta zan esatea
disekaturik nagola. (bis)

M. Lujanbio:
Disekatua ta sekatua
bi hitz diferente tira;
deskribapena egin nahi nuen
eta fidela guztira;
txuleta jaten ari baitzan ta
ni nengon berai begira;
gero joan da komunera ta
gaztetuta itzuli da. (bis)

U. Iturriaga:
Lehor samarra marraztu duzu
bere gorputz, bere buru
egia esan apurtzear den
makinatxo bat puntu du;
onartzen degu momia zaren
ez gaude oso seguru;
jakin dezazun gure artean
Tutankamon deitzen dugu. (bis)

X. Amuriza:
Hauek entzunda kantatu behar
hola aurpegi ta alaiz;
hauek entzunda gehiago ere
entzun beharra daukat maiz.
Deskuidatu naiz komuneraino
baita atera ere garaiz
gazteturikan ez dakit baina
saltoka bai etorri naiz.5 (bis)

M. Lujanbio:
Ez gendun uste aitortza intimo
hori egiterik bertan
komonera joan eta itzuli
zarela salto batetan;
ta Tutankamon hortxe hor dabil
komunan sartu-irtenetan;
bukatzerako bilduko degu
komoneko papeletan. (bis)

U. Iturriaga:
Hori da gero oinez sartzea
eta saltoka atera!
Aizu Xabier sartu zara ta
leku espezial batera; (bis)
Nasan izaten dituzte holako
makinatxo bat aukera
teknikoki horri esaten zaio
deskonpresio ganbera. (bis)

X. Amuriza:
Orain teknikan ere sartuak
ta ni ez izan hortan gai
deskonpresio horri irizten
diot zerbait alaia, ai!
Eta Maialen erdian eta
albotik zirika Unai;
ia guztiok izoztu gera
ni ere bai, zu ere bai. (bis)

M. Lujanbio:
Hemen jertsea degu jantzita
hotz dago ta ez alperrik
baina horrera bisita iteko
inork ba al du indarrik?
Pentsa andreak hortan'e gaude
hor'e zapaldu samarrik
grazikan zuek ez zeneukaten
galtzik erantzi beharrik! (bis)

U. Iturriaga:
Ez baina ez pentsa gurea ere
Maialen bada letxea:
zaila izaten da gure puxikai
sarri askotan heltzea;
barrura joanda horko dardara
zer datorren pentsatzea
adar artean bila ibilita
enborra ezin aurkitzea. (bis)

X. Amuriza:
Unaik badaki horren berria
bizardunakin batera
eta bestela joan zaitezte
probatxo bat egitera
gu gizonena aizu Maialen
okerrago ez ote da?
Galtzik erantzi beharrik ez nun
baina ezin nuen atera. (bis)

M. Lujanbio:
Ezin atera, ezin erantzi
ta ezin jantzian moda
kontu horrekin badaramagu
hemen dexente denbora
ta hori baino gai komunagoik
ezin liteke egon ba!
Baina aspertzen zeratenian
bota ezazue bonba. (bis)

U. Iturriaga:
Baina horrela da a ze problemak
sartu ta ateratzeko!
Nahiz ta bigarren urtea izan
eta sentitu etxeko
Xabier ia ordua heldu da
gai lizuna aldatzeko
ez delako oso gai egokia
ahoan erabiltzeko. (bis)