Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-03-11 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Orixe Saria (11. 2007. Donostia, Añorga)
Actuación
2007-03-11 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi dantzari zarete. Unaik aurresku lehiaketetan eta festetan baino ez du dantzatzen; Ikerrek Foru Aldundiaren ekitaldi ofizialetan.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-03-11 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre: Dantzarietan ere bagaude
hamaika nolabaiteko
lehiaketa ta festak nahikuak
neriari ekiteko.
Iker gorago ibili ohi da
gogua det jakiteko:
gogua nundik ateratzen da
hoiei dantza egiteko?

I. Zubeldia: Tipoa ere gorde behar da
ahal bada holakoetan
motil arina nago gorputzez
ez nabile berriketan
hanka zerura altxa dezaket
aurreskun bigarren bueltan
ta igual eunen baten joko diat
lehendakaria kopetan.

U. Agirre: Gure dantzari maitagarria
jarria da bero-bero
jira ta buelta ta hankak arin
badu hamaika endredo.
Ibarretxe hor eroitzen bada
pakerikan ez espero
bueltan hartzeko prestatu zaite
bera gogor jo ezkero.

I. Zubeldia: Halabeharrez nere maila're
gora joaten ari da
aurreskuakin ematen diot
ekitaldiai segida
politikoak ikusten ditut
eguzkiaren argira
pentsa San Gil'e engainatzen da
ipurdiari begira!

U. Agirre: San Gil esan du ta dantzaria
hemen jarri naiz trantzeko
azkenaldian somatzen degu
katu herrian antzeko.
Leheno esan du gogua dula
hanka gora altxatzeko
barrua behar du horren aurrian
txapela lasai kentzeko!

I. Zubeldia: Jaurlaritzaren aurrekaldean
a ze nahaste-borrastea!
Dantzari onak beti behar du
pauso lijer ta askea;
ta hankaz gora ipini ditut
behintzat hala ikuste'a
Begoñak ere eskatu baitit
agarratuan hastea.