Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabi Paya

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2007-12-23 Galdakao Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Autores
Bartra, Oihana
Colina, Sustrai
Paya, Xabi
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sustrai, Egaña, Oihana, Lujanbio eta Xabier Mendiluze zarete. Atzekoen semeak zarete. Udalekuetan begiraleak "nor da bertsolari onena?" galdetu duenean bakoitzak bere gurasoa aipatzen du.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya: Galdera egin eta
jarrita alertan
onena zein ote da?
Bale, baina zertan?
Nire aita onena da
benetan-benetan!
Berak irabazi du
azken txapelketan. (bis)

O. Bartra: Beraz nik hasi behar
zuen aiten aurka
kontu nazkagarri honek
nazkatuta nauka.
Nahiz zuenak txapeldunak
izan eta aupa
nire amak gitxienez
ule apur bat dauka. (bis)

S. Colina: Ai Xabi Mendiluze
ze tipo nobela!
Zure aitak kantatzen du
militar bezela
ta zuk ahotsa duzu
xaloa, txepela...
Seguru ote zaude
zure aita dela? (bis)

X. Paya: Nire aita flekilodun
gaztetan izana
orain txapela dauka
da behar den dana.
Entzun Maialeni buruz
aitatxok esana:
rajatu hutsa dela
Oihanaren ama. (bis)

O. Bartra: Holako txorradarik
nik ezin dot jasan
neuk be milaka gauza
esango neutsazan;
amatxo egongo bazan
Illunbeko plazan
irabaziko eutsan
dudarik ez izan. (bis)

S. Colina: Nere aita txapeldun
maizenetan maizen
begira ni nortzuren
semetxoa naizen;
nere aita kristona
onena hain zuzen
pentsa zazu Illunben
palkoan egon zen! (bis)

X. Paya: Zure aita da onena
ta dauka txapela
ta bere semea da
benetan txepela;
nahiz flekiloa jarri
estalki bezela
zuri nabari zaizu
Egaña zarela. (bis)

O. Bartra: Bertsotan hasi zara
ta ez jata ahaztuko
hiru poto botata
ene zenbat truko;
beraz igerri deutsut
gaur entzun orduko
zure aitaren lekura
ez zara helduko. (bis)

S. Colina: Egia da aukerak
dihoaz murrizten
baina horri aterik
ez diogu ixten.
Zure amak esana
ez dugu sinisten;
zure aitak ez daki
zigarrorik pizten. (bis)

X. Paya: Baina aitak asko daki
ikasten du errez
ta Olentzero nor den
ezetz jakin ezetz!
Esan dit hemen dago
bizar luze ta beltz
eta esan dit dela
Arkaitz Estiballes. (bis)

O. Bartra: Hori esatea izan da
bere erabakia
keba hori izan da
soilik aitzakia.
Zure aitari dekotset
kriston errukia
bertsotan txar-txar-txarra
eta guzurtia. (bis)

S. Colina: Ba nere aitatxo da
sekulako perla
bertsotan egiten du
onenak bezela.
Mendiluzen semea
ze seme ergela!
Uste du Papa Noel
Amuriza dela. (bis)