Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Bertsoa entzun |
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus: Batzutan hor hasten zait
gerritikan heltzen
hurrena kasorik ez
beltzenetan beltzen.
Nahiz eta behin ta berriz
saiatu agertzen
"lagun"-ak ze esan nahi dun
nik ez det ulertzen.
A. Oiartzabal: "Lagun" da zauden baino
pixkat urrunago.
Haseran txolinduta
ninduzun zeharo;
morboa badaukazu
badakizu klaro!
Baina urrundik duzu
askozaz gehiago.
A. Arzallus: Konbentzitzen saiatu
hala ere alperrik!
Nik bota dizkiot ba
hain bertso ederrik?
Urrutitik morboak
ez dula indarrik
orduan begiratu
gertutik bakarrik.
A. Oiartzabal: Nola jarri zalantzan
Ametsen nibela?
Orain artean ondo
geunden dena dela.
Nik badakit ederki
zabiltzan bezela
nik nahi dudan guztitan
nirea zarela.
A. Arzallus: Nahi duzun egunetan
etortzeko parrez
ta ez zatozenetan
uzteko negarrez.
Erabakia hartu
beharko da aurrez:
kantuak dion gisan
dena ala ezer ez!
A. Oiartzabal: Baina eskatzen duzu
Jesukriston pila!
Asko daukazu eta
gehiagoren bila.
Hala bada kontua
adio mutila.
Portzierto ba al daukazu
Sustrairen mobila?
A. Arzallus: Orain emango dizut
hemen daukat klaro:
sei, bat, bost, hiru, zero
apuntau gorago;
lau, bost eta zazpi, sei
ipini lehenago
Ah ta portzierto Sustrai
okupauta dago.