Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-02-16 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-02-16 Bergara Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirreazaldegi, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Andre Madalen andre Madalen
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-02-16 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: Nere lagunak ahots kordeetan
soberan dauka kemena
baina neronek ere ozentzeko
hartu nahi nuke baimena.
Lehen esan dizut saio on asko
joan da urteetan barrena...
Bertsolai ona izate omen da
hemendik pasatzen dena.

I. Zubeldia: Bertsolai ona pasatze omen da
famoso ta ezaguna.
Haien parera ailegatzeko
badegu estuasuna.
Oiloa eta oilarra gatoz
ta nik eztarri leguna
baina oiloak egingo du gaur
kukurrukurik altuna.

A. Agirre: Nik kukurruku egin dezaket
baina hasi naiz xuabe
herri arrotza ez da neretzat
baina hobe da hala're.
Ni oilanda ta zu zeu oilarra
jarri gera parez pare
baina gaurkoan joan nahi nuke
bat'e lumaik galdu gabe.

I. Zubeldia: Bat'e lumarik ez du galdu nahi
hala egin dit demanda
baina zergatik egiten dezu
gaztearen propaganda?
Ia hoita hamar urte dauzkatzu
leheno zerorrek esanda
ta oilo ia bihurtu zera
lehenago zinen oilanda.

A. Agirre: Nik "lasai hasi" esan det baina
honek maite du burruka
neroni ere erdi harroa
ta erronka ezin uka.
Bai hogeita hamar beteak dauzkat
dezu ondo kontatuta
zuk'e hainbeste ematen dezu
gandorrera beidatuta.

I. Zubeldia: Bertso hori zan elegantea
elkarte o plazakoa
ahal den neurrian nerearekin
eztabaida osako'a.
Ia lumatik gutxi daukat nik
nago kalbo trazakoa
nunbait oilarra izango naiz ni
lepagorri trazakoa.

A. Agirre: Hemen ohiturak badaude Iker
joan gaitezen pausuz pausu.
Oilategia aztoratu da
hori jakin badakizu.
Bapo edan da afaldu degu
ez gera ezeren kexu...
Sukaldariak hor daude eta
ondo afaldu al dezu?

I. Zubeldia: Lehendabiziko platera ona
gero gisaduai arre!
Kafea ona kopa bikaina
atzetik purua erre.
Gerri gaineko mitxelinekin
egiten didate parre...
Sukaldarikin aixkide nago
medikuakin hasarre.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Adixkidia Andoaindikan

A. Agirre: Hauxe da prenda! Hau fitxajea!
Hau Ikerren abelera!
Duintasunez sukaldarien
gaia nahi nuen atera.
Honek ederki dagola esan
eta egoki ospera!
Baina gehiena gustatzen zaio
honi postretik aurrera.

I. Zubeldia: Postrez aurreko hura ona zan
hori zuk'e bazenekin.
Hamaika mahaitan afaldu degu
guk Amaia alkarrekin.
Sukaldariak lagun ditugu
hori beharko da jakin
ta urrutitik antzematen da
begiratu hutsarekin.

A. Agirre: Arrai zoparen kolorearekin
barazki batzuek bota
marroi kolore punttu bat zeukan
baina ez dio inporta.
Gazta-menbrilloik ez det probatu
dena ondokoei opa
urte osoan bezela gaur'e
regimenean nago-ta!

I. Zubeldia: Ez zazutela inork sinistu
honek esan duen dena!
Arrai zopea jan omen digu
sartu orduko aurrena
ta gisatua kilo ta erdi
patatarekin hurrena...
Nik ere pozik hartuko nuke
horrelako regimena!