Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-08-17 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Atletak zarete. Urte osoan elkarrekin entrenatu zarete; orain Olinpiadak datoz eta kamiseta desberdinekin hartuko duzue parte: batak Frantziakoarekin eta besteak Espainiakoarekin.

Descripción

Melodia
Gure herriko bikariuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano: Kirolaria beti ibiltzen da
izerdia dariola
badakizue horren ordainez
soldatapean dagola.
Irabaztean entzun dezaket
nik himnoa española.
Eun bategatik hala izateak
ez dit batere ajola.

A. Arzallus: Ba neretzako postu onena
litzateke laugarrena
ze Marsellesa aditu behar
horrek ematen dit pena.
Eta Sarkozyk ere eskua
luzatuko dit hurrena
ta Carla Brunik gero bi muxu
Tira! Hori da onena.

A.M. Peñagarikano: Ta neri berriz mutil haundi bat
esku ematen berehala
iruditzen zait izango dala
ridikulo mundiala.
Gero entzungo det "Español zikin
lapur edo anormala".
Kobratu eingo det eta nahi dunak
nahi duna esan dezala!

A. Arzallus: Baina etxean nere etxean
emango didate leña
ta egia esan hori ez da ba
nik bilatzen nuen heina.
Kazetariak zuk garaitzean
baietz gogotik enpeña!
Marcan titular jarriko dute
"¡Mira que grande es Peña!"

A.M. Peñagarikano: Titularretan "¡Qué grande Peña!"
ta argazkia atzean
ta esamesa ugari berriz
une hortara heltzean
baina badakit ze berba izan
nere mingainan ertzean
ta ikurrina eramango det
baina nere bihotzean.

A. Arzallus: Ai ene Peña! Zai zenbat jendek
eman behar dizun muxu
ta ikurrina ta holakoak
zuk barrurako dituzu.
Baina engaino bat ez al da hori?
Kargu hartzen dizut aizu!
Hain bihotzean baldin baduzu
agerian behar duzu.