Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2008-08-22 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Ibarra, Iratxe
Martin, Jon
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hemen dauzkagu Bilboko neska gazte bi, egunero-egunero txosnetan ibiltzen direnak. Hau, ordea, Bilbora urtean behin etortzen da, El Fandi toreroa. Urtero-urtero etortzen da, Ercilla hotelean egoten da, eta zezenketa egin ondoren, hara erretiratu izan da. Baina aurten erabaki du txosnetan zer giro dagoen ikustea. Han elkartu da txosna batean, oraindik ere toreroz jantzita, Amaia eta Iratxerekin. Biengana hurbildu eta esan die "¡Que guapá que etaid quilla!". Amaiak toreroa dela uste du; Iratxek, aldiz, despedida de soltero horietako batean dabilela.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: "Aupa! ¿Qué tal chiquillas?"
lehenengo kolpea
baina hobe izango du
geldi egotea!
Ustez famoso baina
mutil arlotea
neretzat ez da aski
zure kapotea! (bis)

I. Ibarra: Despedidaren baten
dabil antza bapo
eta hurreratu da
adar jotzerako.
Torero traza dauka
lerden eta guapo
baina gu ez gaitu hain
erraz toreauko! (bis)

J. Martin: Hurbilduko zinake
emeki-emeki
benetan banaizela
baldin bazeneki.
Baina toreroentzat
gauero ederki
soltero despedida
izaten da beti. (bis)

A. Agirre: Hau broma bat ote dan
nahiko nuke jakin
guri erdera garbian
ekin eta ekin!
Zezenaren aurrean
omen zabiltza fin...
Baina nola jardungo'a
ahuntz bixar horrekin? (bis)

I. Ibarra: Batzuk toreauko dauz
honek errez-errez
berbarako gaitasun
nahiko dauka berez.
Baina bat birentzako
gitxi izan leikenez
zure koadrilakoak
aurkeztu gitxinez! (bis)

J. Martin: Iratxe egin zazu
mila zati mila
kopuru hortakoa
da nere koadrila.
Ta ez zera egongo
zu horren isila
probatzen dezunean
nere banderila. (bis)

A. Agirre: Ligatzeko bota behar
dezu izerdia.
Iratxerekin nahi du
hau da miseria!
Banderila eskasa
hori da egia
atera hanka tartean
dezun galtzerdia! (bis)

I. Ibarra: Beraz hortik doaz gaur
mutil honen kezkak
banderila eskatzen
barruko orkestak.
Beste zeozer eskatzen
deusku guri festak:
ezpaten bila dabiz
txosnetako neskak. (bis)

J. Martin: Ez, ez da galtzerdia
ezin dut atera
traje de luces hauek
estu eta zera...
Poltsiko gabe egiten
dituzte gainera
eta nunbait'e sartu
behar dut kartera. (bis)

A. Agirre: Joño! Joño! Beraz da
dezuna kartera
ikusteko ez degu
eskura aukera
baina ez zaitez joan
keba, keba, keba!
Sartu eskua eta
pote bat atera! (bis)

I. Ibarra: Beraz kartera dozu
hor jarrita txarto
soluzino txiki bat
daukat horrentzako:
pasau geuri kartera
dana geuretzako
propina ona izango da
gure kajarako! (bis)

J. Martin: Dirua behintzat sobran
dugu toreroek
eta zuen potea
pagatu dezaket.
Nazka ematen didate
kartera gogorrek
sartu eskua eta
atera zerorrek! (bis)