Bertsos - View details To know more about this section
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre: "Aupa! ¿Qué tal chiquillas?"
lehenengo kolpea
baina hobe izango du
geldi egotea!
Ustez famoso baina
mutil arlotea
neretzat ez da aski
zure kapotea! (bis)
I. Ibarra: Despedidaren baten
dabil antza bapo
eta hurreratu da
adar jotzerako.
Torero traza dauka
lerden eta guapo
baina gu ez gaitu hain
erraz toreauko! (bis)
J. Martin: Hurbilduko zinake
emeki-emeki
benetan banaizela
baldin bazeneki.
Baina toreroentzat
gauero ederki
soltero despedida
izaten da beti. (bis)
A. Agirre: Hau broma bat ote dan
nahiko nuke jakin
guri erdera garbian
ekin eta ekin!
Zezenaren aurrean
omen zabiltza fin...
Baina nola jardungo'a
ahuntz bixar horrekin? (bis)
I. Ibarra: Batzuk toreauko dauz
honek errez-errez
berbarako gaitasun
nahiko dauka berez.
Baina bat birentzako
gitxi izan leikenez
zure koadrilakoak
aurkeztu gitxinez! (bis)
J. Martin: Iratxe egin zazu
mila zati mila
kopuru hortakoa
da nere koadrila.
Ta ez zera egongo
zu horren isila
probatzen dezunean
nere banderila. (bis)
A. Agirre: Ligatzeko bota behar
dezu izerdia.
Iratxerekin nahi du
hau da miseria!
Banderila eskasa
hori da egia
atera hanka tartean
dezun galtzerdia! (bis)
I. Ibarra: Beraz hortik doaz gaur
mutil honen kezkak
banderila eskatzen
barruko orkestak.
Beste zeozer eskatzen
deusku guri festak:
ezpaten bila dabiz
txosnetako neskak. (bis)
J. Martin: Ez, ez da galtzerdia
ezin dut atera
traje de luces hauek
estu eta zera...
Poltsiko gabe egiten
dituzte gainera
eta nunbait'e sartu
behar dut kartera. (bis)
A. Agirre: Joño! Joño! Beraz da
dezuna kartera
ikusteko ez degu
eskura aukera
baina ez zaitez joan
keba, keba, keba!
Sartu eskua eta
pote bat atera! (bis)
I. Ibarra: Beraz kartera dozu
hor jarrita txarto
soluzino txiki bat
daukat horrentzako:
pasau geuri kartera
dana geuretzako
propina ona izango da
gure kajarako! (bis)
J. Martin: Dirua behintzat sobran
dugu toreroek
eta zuen potea
pagatu dezaket.
Nazka ematen didate
kartera gogorrek
sartu eskua eta
atera zerorrek! (bis)